Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua · GURELUR

GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@gurelur.org
Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa

Hosting por Logo Dinahosting

Estás en: Inicio » Euskara » Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua

Udazken eta neguko eraztuntze ikastaroa Argedas Estazio Biologikoan

.
.

Argedas Estazio Biologikoan arroz soroak erabiltzen dituzten hegaztiak behaketa eta eraztuntze zientifikoaren bidez kontrolatzen dira. Helburu hauetarako prestatua dagoen Estazioak eta ekosistema honetan dagoen espezie kopuru handiak eraztuntze lanak eta udazkena-negu honetarako eskeintzen den ikastaro hau abian jartzea baimentzen dituzte.

Gurelurko kideek Argedasko estazioan eraztuntzen.
Gurelurko kideek Argedasko estazioan eraztuntzen.
Urretxori arra eraztuntzerako harrapatua
Urretxori arra eraztuntzerako harrapatua
Buztangorri argiaren gazte ondorengo lumaldatzea
Buztangorri argiaren gazte ondorengo lumaldatzea

¿Eraztuntze zientifikoa zer da?

Hegazti bizi baten zangoan metalezko eraztun bat jartzean datza eraztuntze zientifikoa. Eraztun honetan zein den eraztuntze erakundea agertzen da, erakunde honetan datuak biltzen direlarik; halaber eraztunan zenbait zenbaki agertzen dira, eraztunaren tamainuari dagokiona lehenengoa eta gero eraztunaren zenbakia modelo horren eraztun bakoitzarentzat, horrela hegazti bakoitzak bereizi daiteke. Hegazti baten eraztuntze datuak, dagokion erakundean biltzen dira. Hartzen diren oinarrizko datuak hegaztiaren espeziea, sexua eta adina, neurriak eta pisua, lumaldatzearen datuak, populazio, fenologia eta migrazioari dagozkienak dira. Hegaztien kontserbazioa eta kudeaketarako erabiltzen den informazio gehiena eraztuntzetik dator.

Argedasko estazio Biologikoa eraztuntze zientifikorako prestatua dago

Eraztuntze zientifikoa aurrera eramango den lekuan horretarako diseinatutako lur saila pribatuak daude. Zingira bat dago, lezkadi batzuk eta tamainu handiko milazkaz estalitako lur sail bat. Honezkero hegazti aniztasun nahikoa kontrolatu daiteke eraztuntze lanak eta honekin lotutako ikastaroak emankorrak izan daitezen. Eraikinean jarduera honetarako prestatutako aretoak daude modu berdinean. Guztiak eraztuntze lanak urteko egun gehienetan baimentzen ditu.

Ikastaroaren jarduerak

Ikastaro luze honetan parte-hartzaileek hegazti eraztuntze zientifikoa garatzeko behar diren teknika guztiak ikasiko dituzte. Ezaugarri hauek dituzten beste ikastaro ez bezala, eraztuntze lanak aurrera eramaterakoan emango da teoria.
 
Ikastaroaren gaiak dira hegaztiak kaltetu gabe harrapatzeko erabiltzen diren sareen kokapena eta gordetzea, hegaztiak sareetatik nola hartzen diren, eraztunak nola jartzen diren, datu biometrikoak nola biltzen diren eta hegaztien egoera fisikoa nolakoa da, hegaztien adina nola jakin daiteke lumaldatzearen bidez, liburu espezializatuen erabilera, eta eraztuntzearen burokrazia nola betetzen da.
 
Ikastaroan gehien ikasten den espeziea Zingira-berdantza (Emberiza schoeniclus) da, neguko hilabeteetan zehar eskualdeko arroz sailetan eta lezkadietan ugariena baita txoritxo hau. Gainera espezie honen jarraipena urte askotakoa da. Eraztungo diren beste espezieak, Txonta arrunta, Paparurdina, Errekatxindorra, Txio arrunta, Karnaba, Dilindaria, Gari-berdantza, Mendi txirta eta beste batzuk dira.

Zirkularra - Gurelurren Aldizkaria - Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua - chandrios en euskera - Mapa Web - Diseñador Web Diseño web profesional