"El Boyeral" Naturgunea · GURELUR

GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@gurelur.org
Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa

Hosting por Logo Dinahosting

Estás en: Inicio » Euskara » Proiektuak » "El Boyeral" Naturgunea

"El Boyeral" Naturgunea

"El Boyeral" Naturgunea
"El Boyeral" Naturgunea

"El Boyeral" Erretserba Integrala Uxue mendizerraren hego eskualdeko mendi- mazelan kokatua dago, San Martin de Unx herriaren hego-ekialdean. Mediterranear baso eta sasitza trinkoaz daude estaliak bere 238 hektareak, mendi-mazela maldatsuan kokatuak egonik. Eskualde osoa abeltzantza eta nekazaritzarako erabiltzen zen garai batean eta Zidakos ibaian bukatzen diren trokaz inguraturik dago.
 
Naturgune hau, Mendi Legearen babespean Nafarrroako Gobernuak izendatua izan zen, Gurelurrek aurkeztutako txosten zientifikoa oinarritzat hartuta. Txosten honek ingurune ezaugarriak eta hauen babespen beharra agerian uzten zuen. Lurralde honen kudeaketa Gurelur-ri dagokio, gure elkarteak, San Martingo Udaletxeak eta Nafarroako Gobernuak sinatutako hitzarmenaren arabera.
 
Naturgune hau babestearen zergatiak anitzak dira, bere garrantzi biologikoa eta ekologikoaz gain sasitza eta baso mediterranearraren atzerakada nabarmena da Nafarroan, kudeatzaileek eta jabeek balio gutxi ematen dietelako landaredi hau agertzen den lurraldeei.

Cogujada montesina Reserva Integral "El Boyeral" Mirlona Curruca rabilarga

Mediterranear landaredi anitza garatzen da erretserba honetan, artea, aritza, miterra, ipurua, aulaga, erromerua eta ezkaia adibidez. Landaredi honek ekosistema honi lotutako fauna ia osoaren presentzia baimentzen du. Ugaztunen artean azeria, basakatua, azkonarra, kata gineta, lepozuria eta erbinudea. Kopuru baxuan baldin bada narrastiak eta anfibioak ere ikusi daitezke: Montpellierko sugea, eskailerakoa, hegoaldeko suge leuna, gardatxoa,  zirauna, eskinko hiruhatza eta zenbait sugandilak.
 
Naturgune honen hegazti propioenak txinboak dira, landaredi baxu trinkoaren zirrikituetatik ibiltzeko trebetasun haudia aurkeztuz, elikadua eta babespenaren bila. Berdantzen hainbat espezie badira ere, kutturlio arrunta eta mokolaburra, Nafarroan agertzen diren artzandobi hiru espezieak, buztanzuri grisa eta horia, eperrak, harkaitz-zozo gorria, urretxindorra eta errekatxindorra bertze espezieen artean. Nahiz eta erretserban bertan ez ugaldu, harraparien hainbat espezie agertzen dira, arrano beltza, arrano sugejalea, zapelatza edo galforroa, miru beltza eta gorria, belatz gorria eta ontza handia.

Zirkularra - Gurelurren Aldizkaria - Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua - chandrios en euskera - Mapa Web - Diseñador Web Diseño web profesional