S.O.S. Enarak · GURELUR

GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@gurelur.org
Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa

Hosting por Logo Dinahosting

Estás en: Inicio » Euskara » Proiektuak » S.O.S. Enarak

S.O.S. Enarak

Lagundu diezaiogu
Lagundu diezaiogu

Enara da gizakiak antzinatik errespatu duen hegazti mota. Izan ere, intseku-jalea da hegan doanean harrapatzen dituena eta horregatik zenbait intsektu gogoangarriren kopurua, eltxoena adibidez, kontrolatzeko laguntzaile paregabea da. Enarak dira intsektu-hilkari hoberenak zeren eta inolako kostu ekonomiko edo ekologorik ezbaitute sortzen. Esate baterako, enara bat 20 gramo inguru da eta halere urte batean 20 bat kilo intsektu jaten ditu.

Hegazti hauek antzinako garaitik gizakiaren eraikinetan gurekin bizikidetzan diraute, bere babesa baimentzen duen errespetua bereganatuz. Enaren bueltak bere ohiko txitatze lekuetara udaberriaren hasieraren berri dakargu.

Nafarroan enararen lau espezie aurki daitezke, eta horietariko bi, enara arrunta eta enara azpizuria, gizonarengandik hurbil zeren eta kabiak gizonaren bizitokietan egiten baitituzte, eta beste bi gizakiarengandik urrun bizi direnak, haitz-enara, haitzetan kabia egiten duena, eta hualde-enara, ubideen ondoan eta legarkietan bizi dena. Berriki agertu da enara ipurgorriaren kabia baina ez dugu baieztatzen ahal Nafarroan jarraitzen duenik.

Enara azpizuria

Enar ipurzuriaren habia
Enar ipurzuriaren habia

Enara azpizuria, zuri-beltza berez, 13 cm luze da eta Nafarroan ugaldena, herri gehienetan ikus baitateke. Enara mota honek , koloniatan egiten du kabia eta eraikinetako hegaletan eta leku malkartsuetan egiten du kabia. Buztina eta landare bizarrak erabiltzen ditu horretarako, beste enarak bezalaxe. Borobila da eta itxia, baina gainaldean sartzeko zulotxoa uzten duo Hemen ere, zirinekin fatxadak zikintzen direlako aitzakia erabili da eta kabiak suntsitzearen ondorioz kalte handia egin zaie Nafarroako zenbait tokitako populazioei.

Enara arrunta

Enar arruntaren habia
Enar arruntaren habia

Enara arrunta da bere 19 cm luzeerekin Nafarroan kabia egiten dutenen artean handiena. Izena ematen dio bere familia osoari, urdin, zuri eta gorriska da eta hegan doanean besteengandik aise bereziko dugu, izan ere tankera estilizatuagoa du eta nabarmentzen dira itsasaren kan po aldeko luma luzeak. Kabiak lapikoaren itxurakoak dira eta eraikin zaharretako petraletan egiten ditu. Taldekoia izan arren ugalketa garaian aldentzen da kumeak hazteko.

Kabiak egiteko eraikin zaharrak desagertzen ari direnez- abeltegiak, aletegiak, etab.-Nafarroako zenbait tokitan urritzen doa populazioa.

Haitz-enara

Haitz enararen habia
Haitz enararen habia

Haitz-enara 14 cm luze da. Enara mota hau arre kolorekoa da eta itsasaren oinarrian zenbait gune zuri txiki agertzen ditu. Izenak dioenez, haitzetan bizi ohi da naiz eta bikote batzuk sartu diren gizakiaren eraikinetan eta urtegietako hormetan. Kabiak lapikoaren itxurakoak dira eta haitzetako koxka edo irtenguneetan eta eraikinetako teilatu hegaletan egiten ditu. Kabia dagoen zenbait ibarretako mikroklimari esker, Nafarroan gera daiteke urte osoan zehar. Gainerako enarek ez bezala, espezie honek ez du afekzio handirik jasaten.

Uhalde-enara

Uhalde enararen kolonia
Uhalde enararen kolonia

Uhalde-enara bere 12 cm luzeerekin txikiena da Nafarroan kabia egiten dutenen artean. Arre kolorekoa da gainaldetik eta zuri kolorekoa, zerrenda marroi batekin lepoaren inguruan, azpialdetik. Denetan taldekoiena da, mila bikote zenbatzen ahal baitira zenbait koloniatan, ibai eta legarkietako ezpondetan. Kabiak hareazko ezpondetan egiten dituzte, metro luze bitarteko tunela eginez, eta haren bukaeran kabiaren ganbara batekin, urtean batetik hirura bitarteko errunaldiak izaten ahal dituzte. Nafarroan 8.000 bikote inguruko populazioa dugu vaina jeisten ari da, izan ere enara mota honen kabitoki den ibaietako zenbait tartetan dragatze eta kanalizazio lanak egin baitira.

Zein dira enaren aurkako gizakiaren erasoak?

Ilegaltasunak eta ezjakintasunak ekarritako ekintza hondatzailea
Ilegaltasunak eta ezjakintasunak ekarritako ekintza hondatzailea

Intsektu-hilkari eta produktu fitosanitarioak nolanahi erabiltzea, enaren populazioa horregatik jeisten ari baita. Aipatu produktuek akabatu egiten dituzte hegazti hauek, eta harrigarria da enarak dira modu natural osoan intsektu-hilkari hoberenak.

Kabiak suntsitzea, pertsona batzuk badirelako euren etxeetan aurkitzen dituzten kabiak suntsitu egiten dituztenak, zirinen aitzakiaz baliatuz hormak eta zolak zikintzen dituztelakoano. Honetan kaltetuena suertatzen den espeziea enara azpizuria da.

Abeltegiak eta eraikin zaharrak botatzea, zeren eta enara arruntak haien petraletan egiten baitu kabia, eta dragatze eta kanalizazio lanak, ibaietako ezpondak desagertzen baitira, uhalde enararen ugalketa eremuak suntsituz.

Nola lagundu!

Nahi badugu haien presentzia atsegingarriaz gozatzen segitu, nahi badugu haren eginkizun ongarriaz geroan ere probetxatu, nahi badugu udaberriaren etorreraren iragarle izatea, hona hemen nola lagundu.

  • Erabil itzazu behar bezala intsektu-hilkariak eta gainerako produktu fitosanitarioak. Eraginkortasun egokirako ematen den dosia handitzen baduzu, enara kaltetzeaz gain Naturaren eta zeure ekonomiaren aurka ari zara eta gainera kutsatu egiten dira elikagaiak, haien kontsumitzaileen osasunerako arrisku handiak sortuz.
  • Ez itzazu apurtu zeure etxeko teilatuko hegalpean dauden kabiak. Kabiak apurtu baino lehen pentsa ezazu enarek oso eginkizun garrantzitsua dutela eltxo pila handia jaten baitute eta ez dela beste munduko lana etxeko hormak edo zola garbitzea ugalketa garaia iragandakoan.

Gai honetaz nahiz Naturaren veste zernahiri buruz argibide gehiago nahi baduzu, dei iezaguzu 948 15 10 77 telefonora.

Zirkularra - Gurelurren Aldizkaria - Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua - chandrios en euskera - Mapa Web - Diseñador Web Diseño web profesional