Orreaga Migrazio Zentrua · GURELUR

GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@gurelur.org
Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa

Hosting por Logo Dinahosting

Estás en: Inicio » Euskara » Proiektuak » Orreaga Migrazio Zentrua

Orreaga Migrazio Zentrua

Hegazti Migrazio Zentruko eraikina Ibañeta gainan
Hegazti Migrazio Zentruko eraikina Ibañeta gainan

Orreagako udalean kokaturik dago, Ibañetako mendi-lepoan; 1057 m-tako garaieran, pagadiz eta piriniar zelaiez inguratua. Iruña-Frantzia Luzaidetik doan errepidean eta Iruñatik 50 km-tara dago (N-135).
 
Ikusi kokapena google-maps-ean

Zentrua 1995. urtean ireki zen, 200m²ko eraikina da non 50m²ko hegazti migrazioari buruzko erakusketa ireki da. Eraikin honek laguntza eskeintzen du migrazioarekin eta prepiriniar ekosistemarekin lotutako beste ihardueretan, bertako lepoetan migrazioa zuzenean ikustea edo natura ezagutzeko irteerak Zentruaren ingurunetan egiten dira adibidez.
 
Guztiz doan irekita dago Zentrua uztailaren hasieratik, miru beltzen migrazioa ikusten hasten denean, azaroaren bukaerararte, migrazioa bukatutzat ematen denean.
 
Zentruaren kokapen estrategikoak, Ibañeta Gaina errepidearen metro gutxira -Donejakue bidearen lekuen artean garrantzitsuenetariko bat aurkitzen den lekuan-, adin eta egoera fisiko guztiko pertsonen etorrera baimentzen du.

Centro de Migración de Aves Centro de Migración de Aves

Piriniar migrazioaren zati garrantzitsua Ibañeta lepotik bideratzen da, arrazoi hau dela eta pertsona ugarik aukeratzen dute hegaztien migrazioa ikusi eta behatzeko.
 
50m²ko erakusketak panelen bidez migrazio fenomenoa erraz eta argi irakasten du, Nafarroak jokatzen duen papera nazioarteko maila duen gertakizun honetan, hegazti hauek dituzten arazoak eta gure Komunitatean hegazti hauen onurarako egiten diren lanak. Panel hauek osotzen dituzte bertako eta migratzaile hegaztien hegan eta geldirik berezko neurriko maketek. Ingurune heziketan eta migrazioan adituak diren biologoak daude.
 
Kokapen geografikoa dela eta, etortzen den jendearen zati haundia Europear Batasunekoa da (frantziar, ingeles eta alemandarrak batez ere). Harrera egokia emateko panel eta horrien testuak ingelera eta frantseseran eginak daude, Nafarroako hizkuntz ofizialetaz gain. Erakusketak liburutegia du ere, zeinek hainbat hizkuntzetan argitaratutako liburu eta aldizkari ornitologikoak eskeintzen ditu. Erakusketa irekia dagi goizeko 10retatik eguneko argia dagoen bitartean. Iharduera hau migrazioaren pean ez dagoenez egun guztiak dago irekita.

Centro de Migración de Aves Centro de Migración de Aves Centro de Migración de Aves observacion ibañeta

Zentruak eskeintzen du ere behatoki bat, aurreko zelaian edo ingurunetan kokatzen dena, haizeak nondik jotzen duen arabera. Behatokian, lepo piriniar hau zeharkatzen duten hegazti migratzaileen ikerketa eta behaketa zuzenean egin daiteke. Bertan hegaztiak desberdintzen laguntzen duen material grafikoa dago, eskura daude 10 prismatiko eta 2 teleskopio eta monitoreak ere badaude pasatzen diren hegazti eta migrazioa orokorrari buruzko behar diren argibideak emateko. Eskualde hau zeharkatzen duten hegaztien zati garrantzitsua behatokia kokatzen den lepotik bideratzen dira, bertako beste lepoetatik, Lindux eta Ortzantzurieta hain zuzen ere, pasatzen diren hegaztiak behatzeko gailur aproposa izanik. Hegohaizea nagusi den egunetan ia migrazio osoa lepo honetatik bideratzen da, altuera baxuan hegan egiten ahize bortitza sahiesteko. Behatokia abuztuaren azken aldera kokatzen da, behatzailearen egonaldia hegaztien kopuruak saritzen duenean, azaroaren erdialdera bitarte, kurrilo, antzar eta iparbeleen saldoek migrazioa bukatzen dela esaten dutenean.

Hegaztien migrazio egutegiak Nafarroatik pasatzerakoan

Roncesvalles-Orreaga Migrazio Zentrua

Zirkularra - Gurelurren Aldizkaria - Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua - chandrios en euskera - Mapa Web - Diseñador Web Diseño web profesional