Arguedas Estazio Biologikoa · GURELUR

GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@gurelur.org
Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa

Hosting por Logo Dinahosting

Estás en: Inicio » Euskara » Proiektuak » Arguedas Estazio Biologikoa

Arguedas Estazio Biologikoa

Arguedas Estazio Biologikoa
Arguedas Estazio Biologikoa

Arguedasko (Nafarroa) "El Raso" eskualdean kokaturik dago Arguedas Estazio Biologikoa. Estazioak dituen lau hektareak landu gabe daude eta bertan hazten da landaredi naturala - beira belarra, milazkak eta lezkadiak- eta arroz sailetaz inguratuak daude.
 
Eskualde honetan estazio biologikoa jartzea bertako arroz sailek urte osoan zehar hegazti kopuru garrantzitsuak eta anitzak hartzen dituztelako da, bertan ugaldu, elikatu eta bere migrazio bidaietan atsedena hartu edo negua pasatzen dutelarik.
 
Ezaugarri hauek bisitariei hegaztiak ikusteko aukera zihurra ematen die edozein urtaroan. Ornitologiarekin erlazionaturiko jarduea zientifiko desberdinak aurrera eramatea ere baimentzen dute, zentsoak egin, hegaztiak eraztuntzea, nola hegaztiak erabiltzen duten eskualdea ikertu, migrazioa eta abar. Arroz sailetatik urbil Ebro ibaiaren soto edo ibaibaso batzuk badira -Bergara, La Calva eta Ramalete- eta Bardeetako parke naturala.
 
Urtean zehar eskualde honetan aurkitu dezakegun hegaztien zerrenda labur bat: mirotz zuria, urdina ea zingirakoa, galforroa, miru beltza eta miru gorria, belatz gorria, gabiraia, arrano arrantzalea eta belatz txikia harraparien artean; lertxun hauskara eta gorria, lertxuntxoak, amiltxori txikia eta amiamoko zuria, lertxunen artean; espezie desberdineko kaio eta antxetak; istingorren familiako europako migratzaile ia guztiak, Nafarroan ugaltzen direnaz gain, beraien artean eskualdean ugaltzen den zangaluze kolonia ugaria; eta txori txiki asko eta asko.

Estazioaren Jarduera

Zangaluzeko txitatze talde handiena arroz soroetan kokatzen da
Zangaluzeko txitatze talde handiena arroz soroetan kokatzen da

Hegaztien behaketa eztazioan egiten diren jardueren artean garrantzitsuenetarikoa da. Urtaro desberdinetan arroz sailak erabiltzen dituzten hegazti desberdinak ikusi ditzakegu, horretarako bi behatoki ditugu, bata bi pisutako altuerakoa eta bestea guk egindako putzu haundi baten ertzean gertuago daudenetaz gozatzeko. Behatokian arroz sailetako espezie nabarmenenak marrazki batzuetan ezagutzeko aukera dago eta teleskopio eta prismatikoak doan eskuragai eskeintzen ditugu. Monitoreak ere badaude, hegaztietan jarrita daudenak eta bisitariei espeziei edo eskualdeari buruz edozein zalantza argitzeko prest daudenak.
 
Lehen behatokitik arroz sailak erabiltzen dituzten hegazti gehienak ikusi daitezke, hala nola estazio putzuan daudenak. Gure lur sailaren ondoan Argedasko araztegiko dekantazio putzuak daude, ertzeetan zangaluze bikote ugarik txitatzen dute eta urte osoan zehar ahate, limikolo, lertxun eta kaioak ugariak dira ere.

Ingurugiro Hezkuntza Ikasgela

Estación Biológica de Arguedas ca Actividad de educación ambiental Garza imperial

Ingurugiro hezkuntza jarduerak estazioko eraikinean eta bere inguruan egiten dira. Ikasgelan estazio biologikoan egiten diren lan eta jardueren berri ematen da. Ikasgelatik bertatik behatokira igo daitezke bisitariak, irteerak adostu, bisitak eta beste motatako jarduerak programatu eta erakusketei erreparatu.
 
Ingurugiro hezkuntza ikasgela arroz sailetan oinarriturik dagoen erakusketaz ornitua dago -nola habian jartzen diren, laborantzaren zikloa, ingurunearen ezaugarriak, etab.-, laborantza hauek baimenduta ornitofauna zein den ere erakusten digu, eta eskualdea ugaltzeko, elikatzeko eta negua pasatzeko nola erabiltzen duten. Bardeak, Ebro ibaiaren soto eta GURELURrek egindako lanei buruzko argibideak ere badaude.
 
Erakusketak eskualdeko hegazti nabarmenenen maketak ere baditu. Bisitariek kontsultatu dezaketen naturari buruzko liburutegia dago. Hau dena ingurugiro hezkuntzan jarrita dauden monitoreen arduraren pean.
 
Kokapena google-mapsean ikusi

Zirkularra - Gurelurren Aldizkaria - Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua - chandrios en euskera - Mapa Web - Diseñador Web Diseño web profesional