GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural
Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@gurelur.org
Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa
Energia eolikoaren ezarpenak Nafarroan azken urteotan gertatutako ingurunearen suntsipen handiena ekarri du eta nafar paisaia hain modu harrigarrian aldarazi du, bere amak ere ez duela ezagutuko mendi guztiak zentral eolikoz betetzen dituzten proiektu guztiak ezartzen direnean. Energia eolikoaren ekoizpena eta sortzen dituen onurak iharduera honetan zerikusia duten entrepresek modu egokian zabaldu dute nafar komunikabide guztietan, baina ez dutena esan, interesatzen zaielako, proiektuek eratorritako kalte larriak ingurune, kultura eta paisaiaren aldetik nafar Naturarentzat.
Proiektu hauek milioi euro asko mugitzen dituzte, zeintzuk modu egokian banatuak kritika, arazo etiko edo oztopo guztiak ekidin dituzte pertsona eta talde batzuren artean, teorian bere jarrera ekologista edo sozialarengatik gaitzetsi behar zutenak Nafarroan proiektu eolikoak garatzen ari diren modua. Nafar Gobernuak, ekonomikoki sartua Energia Hidroeléctrica de Navarra (EHN) entrepresaren proiektuan, Ingurugiro Saila osoa entrepresa honen zerbitzura jarri du, batzuetan legedia igurtzen eta bestetan argi eta garbi honen gainetik pasatuz, bere proiektuak izan ditzaken edozein arazoa karraskatzeko. Burugabeko berma honekin, noski, Ingurugiro Sailak bere betebeharren zabardura egin du, entrepresa eolikoen industri interesen eskuetan utziz nafar Natura.
Aurreikusitako zentral guztiak jarri dira edo jarriko dira eskualde menditsuetan. Tontor hauen multzoa gure Komunitatea desberdintzen duen paisai balio garrantzitsuenetarikoa da. Natur eta geografiko paregabetasun hau dela eta, zentralak sortzen dituzten kalteak Europako beste eskualdetan kokatutakoek sortzen dituenekin ezin dira gonbaratu Nafar Gobernuak eta EHN-k egin duten modu interesatuan. Zentral eolikoen eraiketak paisaian kalte larriak sortarazten ditu nafar mendietan; oso higadura larria, lurren mugimendua eta basoen desagerpenarengatik; landarediaren suntsipena; mendien aldaketa latzak eramaten duen aniztasunaren galera; bertako eta migratzen duten hegaztiei kalteak, aerogeneradoreak eta hari elektrikoetan gertatutako heriotzak, eta migratzen ekiditen diete milaka urte erabili duten mendietatik.
Argibide gehiago: