Amiamoko Kanpaina · GURELUR

GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@gurelur.org
Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa

Hosting por Logo Dinahosting

Estás en: Inicio » Euskara » Proiektuak » Amiamoko Kanpaina

Amiamoko Kanpaina

Campaña Cigueñas
Amiamoko zuria hegan
Amiamoko zuria hegan

Gure herrietako jendeak gehien maite duten espezieen artean amiamoko zuria dago. Bere itxura bereziak eta bere habiak kokatzeko gizakien eraikinak autatzeak izan dute zerikusia maite honekin. Honen ondorioz amiamokoak gure kulturaren parte dira, ipui, abesti eta elezaharretan agertuz.

Amiamoko zuriaren populazioek Espainian, beste babestutako espezieen modura, azken urteotan egoera zaila jasan dute, zenbait desagertzeko zorian egon direlarik, gizakiak sortutako arazoengatik.

Hegazti enblematiko honen ikerkuntza eta babesean lana egiten genuen pertsonek populazioaren beherapena elikatze habitaten desagerpenari eta bere habien suntsipenari zegokiela pentsatzen genuen. Eraikinen -batez ere elizak eta eraikin publikoak - jabeak eta kudeatzaileak ziren kentzen zituztenak habiak, aurpegi, hodi eta teilatuetan sortzen zituzten kalteak zirela eta.

Honexegatik populazioen berreskurapenean interesaturiko pertsonek lan egin zuten batez ere elikatze eskualdeen babesean eta habi artifizialen ezarpenan. Azken urteotan amiamoko zuriaren populazioa modu harrigarrian emendatu da, orain arriskutik kanpo dagoela.

Panel en Cabanillas Observatorio en Tudela Cigüeñas en Mendavia

Behin populazioa egonkortu, espeziearengatik lan egin behar ez zela pentsa liteke, baino bere populazio emendioak habiak kokatzen dituzten eraikinetan arazoak sortzen ditu. Arrazoi honengatik espeziearekin lanean jarraitu dugu, kaltetutako pertsonen erantzun ezkorra, amiamoko zuriarentzat eratorritako kaltearekin, ekiditeko.

Baina nahiz eta populazioek egundoko emendioa izan duten, oraindik ere espeziearen berreskurapena afektatu dezaketen arazoak daude, zeintzuk ez badira iraizten edo gutxitzen berriro ahal dute arriskuan jarri populazioak. Amiamokoak kaltetzen dituzten arazo larrienak honakoak dira: bere habietara eramandako lastoa paketatzeko sokak, zeintzuk txitoen lepo eta zangoetan korapilatzen dira; hari elektrikoak, hauen aurka talka egin ondoren edo elektrokutatu ondoren hiltzen baitira; zabortegiak bisitatu ondoren jandako gauza ezberdinak.

Hari elektrikoen kasuan entrepresei eskatzen dizkiegu, batzuetan lortzen duguna, amiamokoen heriotzak detektatzen diren dorre arazotsuetan aldaketak, elektrokuzio kasu berriak eman ez daitezen. Lastoa paketatzeko sokek sortutako arazoak ekiditeko nekazariei eta abeltzainei, argibide kanpaina bat dela medio, eskatzen diegu zelai eta soroetan soka hauek ez uztea eta herrietan dauden kontendoreetan sartzea.

Gizartearen sentsibilitatea esnatzeko zenbait iharduera egiten ditugu amiamokoak eta bere arazoak ezagutarazteko. Urte guztiak ongi etorria ematen diegu amiamokoei Tutera eta Iruñan eta eskatzen diguten herri guztietan. Iharduera hauetan irakasteko materiala banatzen da eta bisitariei amiamokoak behatzeko tresna optikoak eskeintzen zaizkie. Amiamokoei buruz ingurune heziketa iharduera hauek egiteko haur kartilak, kartelak, orritxoak eta irakasteko panelak ditugu.

Zirkularra - Gurelurren Aldizkaria - Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua - chandrios en euskera - Mapa Web - Diseñador Web Diseño web profesional