GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural
Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@gurelur.org
Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa
GURELURko horrialde honetan bildutako proiektu eta kanpainak kanpo, bolondresen denbora asko eramaten duen lana nafar biztanleak eskatzen dizkiguten laguntzei eta egiten dizkiguten salaketei jaramon egitea da, ondoren irtenbideak aurkitzeko. Gizarteak, Ingurugiro Sailak Naturaren babesari eta biztanleei jaramonik egiten ez diela ikusi eta gero, gure ingurunea jasaten duen hainbat eraso salatzeko eta Naturaren zenbait ikuspegiei buruz argibideak eskatzeko guregana jotzen du.
Lan guzti honetaz arduratzeko tekniko talde baten laguntza daukagu, hauen lana salaketak behar diren lekutara bideratzea da, SEPRONAra, Europear Batasunara eta Ebroko Konfederazio Hidrografikora batez ere, neurri txikian Nafar Gobernura, zeren erakunde honek paperontzira botatzen ditu gure salaketak.
Biztanleek asko eskatzen eta eskertzen duten iharduera ingurune heziketa da. Lan honen barne daude soto eta baso askoren garbiketa lanak, hegaztiak ikusteko behatokien ezarpena, hitzaldi eta ikastaroak, kabi kutxak jartzea, eta hedaketa materialaren banaketa. Iharduera guzti hauetan milaka pertsonek parte hartzen dute, zeintzuk gure espezie eta eskualdeen babesaren ardura hartzen ari dira. Iharduera honek garrantzi haundia du gure ekintzetarako laguntza jasotzeko eta bolondres berriak hartzeko, oso beharrezkoak direnak ekologista mugimendu murritzan.
Aurrera eramaten ditugun beste babes kanpainek Mediterraniar Baso eta Sasitza, sotoak, enarak eta harraparietan datzate. Mediterraniar baso eta sasitzaren kanpainaren barne San Martin de Unx herriaren ingurunean dagoen eskualde baten babesa lortu dugu, "El Boyeral" Erreserba Biologikoa, eta gainera larreen ezarpenaz, baso birlandaketetaz, bideetaz, gasoduktoetaz eta bestelako infraestrukturetaz meatxututako landaredi berezi honetako eskualdeak salbatu ditugu hainbat lekutan. Sotoen kanpainan irteerak, garbiketak, eta babesarako ekintza desberdinak egiten dira, modu honetan ekosistema hauek betetzen dituzten ingurune eta sozial funtzioak eta babesteko beharra biztanleriari jakinaraztea lortzen dugu. Enar eta harraparien kanpainekin espezie hauekiko gizartearen errespetua lortzen ari gara.