Fauna Basatiaren Zaintza · GURELUR

GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@bme.es

Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa

Hosting por Dinahosting

Estás en: Inicio » Euskara » Proiektuak » Fauna Basatiaren Zaintza

Fauna Basatiaren Zaintza

Hontza haundia hari elektrikoan hilda
Hontza haundia hari elektrikoan hilda

Kontserbazio lanekin hasi genuenetik animalia gaixo edo zaurituaren aurkikuntzaren berri ematen diguten herritarren deiak jasotzen ditugu bere osaketa eta berreskurapenarako eta egoera horren jatorria argitzeko.
 
Animalien sarreraren zergatiak anitzak badira ere honako hauek dira garrantzitsuenak: hari elektrikoen aurkako talkak, errepideetan harrapatutakoak, pozoiak, aerogeneradoreak, heiza eta hesi arantzadunak. Ala eta guztiz ere hartzen diren ale gehienak txitoak eta gazteak dira, lehenak garapena burutu aurretik habitik eroritakoak eta bigarrenak habia uztean elikagai ezak sortarazitako arazoengatik. Hartutako animalia gehienak hegaztiak dira, batez ere harrapariak, narraztiak eta ugaztunak murritzak izanik.

Sai arreak
Sai arreak

Bere egoeraren arabera Gurelurko teknikariek osatzen dituzte edo Ilundain Basafauna Oneratzeko Zentrora bideratzen dira. Multidisziplinar taldea daukagu, fauna basatiaren zaintzan 20 urteko esperientziarekin. Talde honek Ilundain Basafauna Oneratzeko Zentroa diseinatu eta eraiki zuen 1989 urtetik aurrera.

Animalia basatiak kaltetzen dituzten arazoak ezagutzea beharrezkoa dugu horiek gutxitzeko edo ezabatzeko. Eragingarriagoa da arazo horiek ezabatzea kaltetutako animalien zaintzan lan egitea baino. Lortutako informazioak arazoen ezabaketa lortzeko beharrezkoak deren neurriak habian jartzeko azpiegituren kudeatzaileei eta horien arduradunei eskatzea baimentzen du.

Animalia zaurituren bat aurkitzen baduzu GURELUR deitu (+34) 948 15 10 77

Zirkularra - Gurelurren Aldizkaria - Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua - Mapa Web - Diseñador Web Diseño web profesional