"Soto Bajo" Estazio Ornitologikoa · GURELUR

GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@bme.es

Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa

Hosting por Dinahosting

Estás en: Inicio » Euskara » Proiektuak » "Soto Bajo" Estazio Ornitologikoa

"Soto Bajo" Estazio Ornitologikoa

"Soto Bajo" Estazio Ornitologikoa
"Soto Bajo" Estazio Ornitologikoa
"Soto Bajo" Estazio Ornitologikoa

  anillamientosotobajo.blogspot.com

"Soto Bajo" Estazio Ornitologikoa

"Soto Bajo" Estazio Ornitologikoa Ebro ibaiaren meandro izan zen Argetasko gune batean kokaturik dago. Leku honek ureztaturiko soroen ur sobera hartzen du, horregatik urte osoan zehar bertako lurzoru batzuek urperaturik gelditzen dira. Ur ekarrera hauek eta eskualdearen isolamenduak ekosistema baliotsu bat sortu dute. Estazioaren lur saldoetan hezeguneetako zenbait habitat garatzen dira, esanguratsuenak lezkadiak, milazkadiak eta ibaiertzetako basoa. Bertan gehiengoa urtean zehar urez gainezka dauden eskualdeetan hazten den lezka da.
 
Natura-gune honen talde garrantzitsuena hegaztiak osatutakoa da, bai aniztasunean, bai kopuruan. Honen zergatia habitat desberdin ugaritasunagatik da, zeinek eskaera ekologiko desberdin dituzten hegaztien presentzia baimentzen du. Nahiz eta txitatze aroan hegaztien kopurua garrantzitsua izan, lekuak duen harrera ahalmen handia migrazio sasoian du egundoko garrantzia.
 
Lezkadietan, zingirako hainbat espezie txitatzen dute, lezkari arrunta eta lezkari karratxina ugarienak izanik, lertxun espezie batzuk, zingira mirotza eta uroilanda handiarekin. Zuhaitzetan okil txikiak, urretxoriak, lepitzuliak eta beste batzuek bere habiak egiten dituzte. Migrazio eta negu garaian meandroa harrapari hainbat espezieek, amiamokoek, lertxunek eta txoritxoek erabiltzen dute. Lezkadiek neguan zingira berdantzaren lo-gune garrantzitsu bat hartzen dute, espezie hau desagertzeko arriskuan dago eta negutean soroetan uzta ondoren gelditzen diren arroz aleetaz elikatzen da.

Estación Anillamiento "Soto Bajo" Anillamiento herrerillo Estación Anillamiento "Soto Bajo" Anillamiento Oropéndola

Bertan egiten diren jarduera esanguratsuenak hegaztien behaketa, 30 m² behatoki baten bidez; faunaren jarraipena, hegaztien eraztuntze zientifikoa barne; eta ingurune heziketa  dira.

Estazioan egiten den beste jarduera landarediaren kudeaketa da, mozketa kontrolatuaren bidez, gune batzuetan gehiegi hazi delako uraren eutrofizazioa dela medio. Eutrofizazioak bioaniztasunaren galera ekartzen du, hegaztiekiko harrera ahalmena gutxituz. Ingurune proiektu honek Argetasko Udaletxearen berme irmoa du, estazioa dagoen lurren jabea da, eta Cener Fundazioaren dirulaguntza dauka.

Zirkularra - Gurelurren Aldizkaria - Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua - Mapa Web - Diseñador Web Diseño web profesional