Habien zaintza kanpaina · GURELUR

GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@gurelur.org
Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa

Hosting por Logo Dinahosting

Estás en: Inicio » Euskara » Proiektuak » Amiamoko Kanpaina » Habien zaintza kanpaina

Habien zaintza kanpaina

Cigüeñas Fitero Cigüeñas proteccion Cigüeñas San Adrián

Eraikin batzuetan amiamokoen habiek sortzen dituzten arazoak ezabatzeko edo gutxitzeko, kaltetutako pertsonek habiak mantendu ditzaten bidea izanik, 1995 urtean GURELURrek Amiamoko Zuria Kanpaina habian jarri zuen.

Kanpaina honen lanen artean kalte larriak sortzen dituzten habiek kentzen dira, eraikinetan oso kalte handia sortzen dituztelako edo pertsonentzat arriskutsuak direlako; lehen aipatutako zioaz edo eraikinetan lanak direla eta kendutako habiak ordezkatzeko habi artifizialak jartzen dira; oso handiak diren habiak edo bolumenagatik erortzeko arriskua duten habien neurria gutxitzen dira edo bere egoera hobetzen da; garia gordelekuetako gailuetan, erabiltzen diren tximinietan eta abeltzaintzarako elikagai gordelekuetan amiamokoek habiak jartzea ekiditeko zenbait tramankuluak jartzen dira; eta amiamokoek eta habiek sortzen dituzten kalteen konponketa egiten da.

Azken lan haiek kaltetutako pertsonek gehien eskertzen dutenak dira eta Nafarroako gizartean harridura sortzen dute, ekologistek nola erabiltzen duten bere aisialdia, auzokideen patioak, hoditeriak eta teilatuak garbitzea eta konpontzea, boluntarioen ohiko lanetik kanpo daudenak, ikusterakoan. Lan hauek udazkenean eta neguan egiten dira, amiamokoen txitatze aroaren at, ugalketa ez kaltetzeko. Gainontzeko urtaroetan habien jarraipena egiten da, bera arazoak eta egoeraren berri izateko.

Hainbeste urte ondoren, amiamokoen populazioaren emendioaz kaltetutako pertsonen eskaerak eta kexuak erantzun ondoren, herritarren bizi-kalitatea, ondasun historiko-artistikoa gordetzea eta amiamokoen presentzia gure herrietan baimentzea lortu da.

Nahiz eta lan hau neketsua izan eta kostu handia eduki, habiek sortzen dituzten arazoak ez baitira inoiz bukatzen, egiten jarraitzea funtsezkoa da, beste modu batean egindako lana galduko zen eta Nafarroan txitatzen duten bikote kopuru esanguratsu baten ugalketa kolokan jarriko zen, honek Nafarroan desagertzeko zorian dauden espezieen zerrendan berriro jartzeko arriskua ekarriko lezake.

Zirkularra - Gurelurren Aldizkaria - Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua - chandrios en euskera - Mapa Web - Diseñador Web Diseño web profesional