Zer gertatzen da zaintza beharra duen faunarekin? · GURELUR

GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@gurelur.org
Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa

Hosting por Logo Dinahosting

Estás en: Inicio » Euskara » Ingurune gaiztakeriak » Zer gertatzen da zaintza beharra duen faunarekin?

Zer gertatzen da zaintza beharra duen faunarekin?

.
.

80eko hamarkadan naturzale talde batek zaintza behar zuten animalia basatiak biltzen eta zaintzen hasi zuten. Herritarrek osatzeko biltzen zituzten animalia zauritu edo gaixoen kopuruaren emendioa eta gure Komunitatean errekuperazio zentru baten falta izan ziren lan hau habian jartzeko zergatiak.
 
Urte batzuk lan prekarioa egin ondoren hamaika bolondresen ordainezina den laguntzaz, faunan esperientziadun albaiteroak eta biologoak haien bitartean, 1989 urtean Ilundaingo Fauna Basatia Errekuperazio Zentrua ireki zen. Lekuaren hautaketa, zentruaren diseinua eta instalazio gehienen eraikuntza Gurelurrek egin zuen, lan honetan esperientzia handia baitzuen, animalia errekuperazio lan gehienak hasi zituztenak Gurelurko kideak baitira. 1998 urtean zentruaren langileek bildu eta zaindu zituzten 650 animalia babestuak eta babesik ez duten espezieen edo babestutako beste hainbat txori txikiak, bere behar biologikoak eta tamainuagatik hauek osatzeko ezer gutxi egin daitekela.
 
1999an errekuperazio zentruaren kudeaketa Nafarroako Gobernuak zuzenean hartu zuen, Gurelur kanporatu baitzuen Ingurumena Sailak agindutakoari uko egin ondoren, natural arrazoiengatik sartzen ziren animaliak ez zaintzea eskatzen baitzuen aginduak, 400 ale inguru urtero!.

Gurelurrek osatutako amiamoko gazteen askapena
Gurelurrek osatutako amiamoko gazteen askapena

Errekuperazio zentrua Nafarroako Gobernuak "“kudeatzen"” duenetik, herritarrek askotan Gobernuari zauritutako edo gaixorik dagoen animaliaren baten berri eman diotenenan, etsipenez ikusten dute nola zentruaren arduradunek zaintza behar duen animalia ez dute hartzen, heriotz mingarri batetara bultzatuz. Delituzko axolagabekeri hau gehien pairatzen duten espezieak sai arrea eta amiamoko zuria dira, baina beste espezie batzuk zoritxarrez ere jasan dute jokaera hau, hontz zuria eta zapelatza adibidez. Honelako gertaerak herritarrek beraiek Gurelur aurrean salatu egin dituzte.
 
Zaintza behar duen nafar faunari dagokion beharrezkoa diren argibide gehiago lortzeko Gurelurrek Ingurumena sailari eskatu zion animalia tratatu eta jarduerak dakarren kostuari buruzko informazioa 2012 eta 2016 urteen bitartean. Datuen emaitzak zorrotzak dira eta egiaztatzen dituzte zenbait lekutatik azken urteetan ezagutu ditugun berri larriak.

Zer egiten ari dira zaintza beharra duten sai gazteekin?

Mandotegi batean bere patura utzitako saiak
Mandotegi batean bere patura utzitako saiak

Zentruaren arduradunek ez dituzte biltzen ezagutarazi dizkieten sai arre gazteak, agertu diren leku berdinean utziz, edo mandotegi batera eramaten dituzte, gosez hiltzen direlarik estertore mingarrien artean. Espezie honen bilketa arrazoi nagusia, egiten denean noski, desnutrizio prozesu larria da, hegan egiten galarazten dietela lurzoruan gelditzen direnenan. Arrazoi honengatik biltzen diren sai gazte gehienek 5 kilo besterik ez dute pisatzen, habitik ateratzean ordea 8 kilo inguru pisatzen dutela. Afekzio honekin sai bat osatzeko bi hilabeteko lan egin behar dute langile adituek, bere digestio sistema errekuperatu behar baitute.
 
2012 urtean zentruan 54 ale bildu ziren, 11 ale besterik ez 2015ean eta 16 2016an. Ikertutako denboran, 2012-2016 bitartean, sai arrearen populazio ugaltzailea mantendu egin da, Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, beraz ezin da aitzakitzat aurkeztu espezie honen populazio ugaltzailea murriztu egin dela. Beraz erraz uler daiteke bilketa gutxitze hori eman dela ez direlako biltzen ezagutzen diren zaintza behar duten aleak.

Zer egiten ari dira zaintza beharra duten amiamokoekin?

Amiamoko zuria zentruaren arduradunaren jokaera higuingarria pairatzen duen beste espeziea da. Espezie honen bilketaren arazoi nagusia gazteek pairatzen dituzten kolpeak dira, bai habitik erortzean, bai bere lehen hegaldietan, hari elektriko, antena edo eraikinen aurka jotzen dutenean, esperientzia gutxi baitute hegan egiterakoan. Gehienetan zauri txikiak edo atzamarkak dituzte denbora labur batez hegan egiten eragozten dietela. Ale gazte hauek gatibualdia ongi daramate, oso ongi jaten baitute eta ez dira gizakiaz trokelatzen bere trataeran, naturan berriro itzultzeko gai direla zauriak osatu ondoren.
 
1998 urtean, 250 bikote ugaltzaile zirenean, 46 amiamoko bildu ziren. 2012an, 889 bikoteko populazioarekin 40 ale bildu ziren soilik. 2013an 18 ale izan ziren, 914 bikoteko populazioarekin. Azkenik, 2016an, 30 ale bildu ziren, bikote ugaltzaileen kopurua 946 zenean.

Ikerketa denboraldian, amiamokoaren ugaltzaile populazioak emendio ikusgarria pairatu du, espezie honen bilketa kopuruaren murrizketa ezin dela populazio gutxitzearekin azaldu. Sinpleki gertatzen dena ez direla zaintza beharra duten ezaguten diren aleak hartzen. Gurelurrek, zeinek bitarte honetan zaintza beharra duten animalien agerpenaren berri izan du dei askoren bidez, 112 telefonora desbideratu dituen deien eta bildu diren amiamokoen kopurua bat ez datozela egiaztatu du.

Ilundaingo Zentruko diru esleipenetan irregulartasun asko.

Fauna Errekuperazio Zentruaren kudeaketaren informazioa ikertu den urteetan, Ingurumen sailak emandako datuekin, erakargarria da %88 emendioa eman dela 2016 urtean langileen gastuan. Emendio neurrigabea da eta ezin da justifikatu, ez baita animalia tratatuen emendioa eman. Bestalde, baina honekin lotuta, zentruaren biltze lanetan egiten diren kilometroen emendioa ezin da justifikatu, 1.400 eurotatik 2012 urtean, zeienean 644 animalia bildu ziren, 12.000 eurotara pasatu da 2016an, 587 animalia bildu zirenean. Ingurumen sailak emandako datu hauen arabera Ilundaingo Zentruaren kudeaketa ekonomikoa guztiz irregularra da, eta delituzkoa izan daitekela ere salatzen dugu, fiskalarengana eraman dugularik.

Zirkularra - Gurelurren Aldizkaria - Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua - chandrios en euskera - Mapa Web - Diseñador Web Diseño web profesional