Ingurugiro Saila · GURELUR

GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@bme.es

Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa

Hosting por Dinahosting

Estás en: Inicio » Euskara » Ingurune gaiztakeriak » Ingurugiro Saila

Ingurugiro Saila

Ingurune Departamentuak naturarekin dirua egiten du
Ingurune Departamentuak naturarekin dirua egiten du

Nafar ingurugiroak pairatzen duen ingurune txikizioaren arduradunak dira Isabel Elizalde kontseilaria, Zuzendari Orokorra Eva García eta zuzendariak diren Enrique Eraso, Felix Armendariz eta Pedro Zuazo. Hauei batu behar zaizkie Sailaren politiko karguak Jokin Larumbe, Enrique Castién eta Karmele Areta. Oraingo Kontseilaria eta Zuzendari Orokorra lehengoetatik bereizten dira aurrekoetatik bere handikerian, aurrekoak ez baitzuten inor engainatzen, baina oraingokoak engainuaren ondorioa dira, bere karguetan jarri zituztenak ALDAKETAren engainuagatik nafartarrek bozkatu geniolako. Ez da inongo aldaketarik gertaru, okerrera ez bada izan, gezurra esateagatik eta kudeaketa txarrarengatik kargua utzi behar dute.
 
"Nafar erara" ingurune kudeaketa zentzugabeagatik teknikari eta guarderio gehiengoari kanpoan uzten dugu, beraiek natur errekurtsoen kuseaketa zuzenan lan egiten bait dute, legeak bete daitezen.
 
Hona hemen Nafar Gobernuaren Ingurune Sailaren Txikizioaren zerrenda bat. Bere legez kanpoko jarduerak eta azpijokuak erakusteko giga batzuk beharrezkoak dira.

Itoiz urtegiari ezlegala eta lotsagabeko laguntza osoa

Ingurugiro Sailak bere ekologista jokaeran darrai Nafarroako ubidea eta Itoizko urtegiaren eraiketa lotsagabe laguntzen. Bertan gordeko diren uren helburua urak hondatzen dituzten lekuetara eramatea da, ingurune aurkako ureztapenak ezarriz eta golf zelaien ureztapenerako. Ingurne eta gizarte aurkako atentatu hau legala dela antzemateko 9/96 Espazio Naturalen Legea aldatu dute. Legea aldatu behar bada, aldatzen da, berdin du, ez dutelako betetzen.

Castejongo zentral termikoengatik ezlegal eta lotsagabeko apustua

Castejonen dagoen legez kanpoko zentral termikoa
Castejonen dagoen legez kanpoko zentral termikoa

Ingurugiro Sailaren Zuzendari Nagusia, Jose Ignacio Elorrietak, ezlegal eta kutsakorrak diren zentral termikoen apustuan, gure Komunitatean emandako energia eolikoaren garapenaren apustuarekin nafar gizarteari iruzurra sartu ondoren, zentral termikoen IVArekin sinesgaitza eta aurkeztezina bere Bioaniztasunaren Plana, edo nola demontre izendatzen den orain, ordainduko duela esaten du izugarrizko lotsagabekeriaz. Mendiak, ibaiak eta zelaiak suntsitu ondoren berriztagarriak diren energiak esplotatzeko, kutsadura sortzen ez dutelarik argudioarekin.

Ibai nafarren suntsipena

Nafarroaren ibai guztiak suntsitzen ari dira zentral hidroelektrikoen neurrigabeko ezarpena, dragatuak, bideraketak eta isurketekin. Nafarroako ibaien natur balioak suntsitzeko era zorrotza ibai parkeak dira, zeintzuk hiri parketan bihurtzen dituzte ibaiak eta Ingurugiro Sailak ordainduak eta baimenduak dira. Azken urteotan isurketak eta uherren kudeaketa txarrarengatik milaka arrai hil dira.

Nafarroako mendien suntsipena

Urbasa-Andia Parke Naturalan dagoen harrobi ilegala
Urbasa-Andia Parke Naturalan dagoen harrobi ilegala

Nafarroako mendiak, orain gutxi arte ekologiko babeslekuak gure Komunitatean, errausten ari dira zentral eolikoen burugabeko ezarpenarekin. Nafarroako Gobernuak eusten duten Entrepresak eta politikoak pozik mantentzeko dena balio du. Kudeatzaile txar hauen beste ingurune ekintza gure mendi ohianak baso monokultibotan bihurtzea da. Honen adibideak Irati eta Kintoaren kasuak ditugu.

Desagertzeko arriskuan dauden espezieen erabateko uzketa

Ingurugiro sailak, 2/93 Legea haustuz, ez du Espezie Mehatxatutako Katalogoan agertzen diren espezien babespen eta berreskurapen plan bat ere aurrera eraman, europear laguntza zuten hiru izan ezik. Espezie hauetako bi, ugatza eta Bonelli arranoa desagertzeko arrisku larrian daude Ingurugiro Sailak eoliko zentralak eta hari elektrikoen ezarpena espezie hauen lur eremutan baimentzen dituelako eta pozoiak jartzen dutenen aurka ez delako joaten, GURELUR edo Sepronak salatutako legehausle barkatzera ailegatuz. Legez kanpoko jokaera honegatik Gurelurrek aurkeztutako salaketatik ihes egiteko asmoz, 2/93 Legea ordezkatuko duen Legearen aurreproiektutik babespen planak atera dituzte.

Babestutako eskualde murritzen erabateko uzketa

Larrako Natur Erreserban dagoen eski-estazio suntsitzailea
Larrako Natur Erreserban dagoen eski-estazio suntsitzailea

Babesgune berriak azken urteotan ez izendatzeaz gain eta izendatutako urriak ez babestu ondoren, babesguneak deskatalogatzen eta erasotzen hasi dira Tuterako La Mejana sotoa kasu eta Bertiz eta Urbasa-Andia parkeak, Larra eta Mendilaz erretserbak eta bultzatzen duten garapen basatiaren aurrean jartzen diren beste eskualde babestuak. Zerrendatik at utzi nahi duten urrengo babesgunea Larra Erretserba Integrala da.

Lurzoru kutsatuen ezkutapen eta kudeaketaren eza

Nafarroan lurzoruen kutsadura gertakizun larriak Ingurugiro Sailak ezkutatzen ditu -Lodosako Inabonos Iruñan, Katazpegi Lesakan, Funvera Beran, Destilados del Norte Ekain, Luzuriaga Tafallan, etab.- eta gainera hau zigortzeko eta konpontzeko ez du ezer egiten. Portaera prebarikatzaile honen barne baimenik gabeko Madrilgo entrepresa batetara Inabonosko lurzoru kutsatuen bidaltzea. Entrepresa hau zenbait auzibidetan sartua dago zabor pozoitsu eta arriskutsuen ezlegal eta burugabeko kudeaketarengatik, zeintzuk zenbait erakunde arduragabe Nafar Gobernuaren moduan bere eskuetan jartzen dituzte.

Basoen suntsipena

Legez kanpoko eta eutsiezina den meategi proiektua Zilbeti Kontserbazio Bereziko Eremuan
Legez kanpoko eta eutsiezina den meategi proiektua Zilbeti Kontserbazio Bereziko Eremuan

Saila honen arrekontuen zati oso garrantzitsua bideratua dago behar ez diren milaka bideetara, basoen dimilin bidez pozoiketara, sastrakadien errausketara eta zuhaitzak ateratzera. Honekin politikoak eta zurketariak pozik mantentzen dituzte. Honen adibide gorria Kintoan daukagu, non basoaren zati gehiena suntsitu dute, nafar biztanleriaren erdiak edaten duen uraren kalitatea arriskuan jarriz.

Sailaren diruaren burugabeko kudeaketa

Kontserbazio proiektuak, ingurune heziketa, espezie eta eskualdeen kudeaketa, eta beste jardueren dirua Viveros y Repoblaciones enpresara desbideratzen da, zeinek gure Komunitatean  gertatzen diren ingurune ezbehar askoren ardura du. Horrela lan guztiak % 15a garestitzen dira eta lehiaketa publikora ez dira ateratzen, bidezkoa den moduan. Lan hauek Zuzendari Nagusiaren lagunei ematen zaizkie zuzenean, lan hauek egiteko behar duten ahalmena kontuan hartu gabe. Jantoki honetan elikatzen diren pertsona asko burua makurtu behar dute semaforo gorri batekin ez nahasteko. Gainera, Fernando Alonsok, Ingurugiro Hezkuntza Sailaren Buruak, jarduera honetan gauden elkarteei zuzendua dagoen dirua, bere inguruko jendeari bideratzen du, nahiz eta hauen jarduera zerikusia ez izan ingurunearekin.

Heiza eta arrantzaren kudeaketaren eza

Departamentuaren utzikeriagatik eiztari batek eraildako Hontza haundia
Departamentuaren utzikeriagatik eiztari batek eraildako Hontza haundia

Ibaien egoera txarra eta horretan Ingurugiro Sailaren ardura GURELURrek salatzen duenean, Ingurugiro Sailak laguntzen dioten elkarteei ematen dizkie arrantza barrutien kudeaketa. Ehizaren gaian, ehiza ikerketa ez duten barrutietan ehiza baimentzera bere utzikeriak eta kudeaketa txarrak eramaten du. Honen beste adibideak dira desagertzeko arriskuan dauden espezieen ehiza baimentzea, ehiza hesi ezlegalak baimentzea eta Orbako barruti ezlegal eta suntsitzailea baimentzea eta bermatzea. Argi eta garbi ezlegala den kontrapaseko ehizaren baimena azpimarratzekoa da. “Kudeaketa” txar honen mailan Ehiza Legea dago; jangela Forala hornitzeko, tekniko kudeaketaren arrastorik gabe eta beste legeen aurka “zetreria” baimendu dute, Nafarroako espezie babestuen lapurreta ekarriz.

Elkarlanen erakundeen bahiketa

Politiko txar hauek atsegin ez dituzten salaketak ez entzuteko, bere lege kanpoko jokua eta bestelako benetako txerrikeriak (txerrien barkamenaz) ezkutatzeko, hiritarrek partehartzeko ditugun erakundeak bahitu dituzte. Gurelurren presentzia oztopatu dute, nahiz eta nafar talde ekologista garrantzitsuena izan, gure esrlekuan txoriak harrapatzen dituzten txorizale kaltegarriak jarri dira, Jokin Larunberen laguntzaz, zein Habitat Sailaren Burua eta Zientzi Elkarte baten bazkidea den.

Zirkularra - Gurelurren Aldizkaria - Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua - Mapa Web - Diseñador Web Diseño web profesional