Bertizko Barrutia Ingurugiro Sailak bere kortijo balitz bezala erabiltzen du · GURELUR

GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@gurelur.org
Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa

Hosting por Logo Dinahosting

Estás en: Inicio » Euskara » Ingurune gaiztakeriak » Bertizko Barrutia Ingurugiro Sailak bere kortijo balitz bezala erabiltzen du

Bertizko Barrutia Ingurugiro Sailak bere kortijo balitz bezala erabiltzen du

Garai batean Bertizko kudeaketan partehartzerik bazegoen
Garai batean Bertizko kudeaketan partehartzerik bazegoen

Bertiz Jaurerriko lur saila, gaurko Bertiz Jaurerri Parke Naturala, Nafarroari, eta bere izenean Nafarroako Foru Aldundiari, Pedro Ciga y Mayo Jaunak utzi zion 1950ean. Bertizko lur saila Nafarroari uzteko testamenduan baldintza nagusi batzuk bete behar ziren flora eta fauna kudeaketari zegokionez. Hauetan "guztiz debekatua dago edozein zuhaitz edo haien adarren mozketa egitea" eta "ehiza eta arrantza edozein mota debekatua dago lur sailaren barnean". Testamenduan, modu berean, agertzen da ezartzen diren baldintza hauek ertsiki ez badira betetzen, lur saila osoa Estatu espainiarrera pasatuko dela Parke Nazional bat egiteko elburuarekin, Pedro Ciga zenak bertako buruzagiek ezarritako baldintzak ez zituztela beteko susmoa baitzuen. Jaun horrek berpiztuko balitz eskopetarekin gaurko funtzionario gezurti eta maltzur hauek Bertiztik aterako lituzke.
 
Dena dela Bertizko barrutian ehiza eta zuhaitz eta zuhaisken mozketa  baimentzen ari da, babesgunean aldaketak sortzen dituelarik, Pedro Cigak bere testamentuan Bertiz babesteko esaten zuen baldintzak suntsituz. Nafarroako Gobernuko arduradun politikoek modu larrian testamendua bertan beheran uzten dute, Javier Esparza kontseilariatik hasita, zeinek testamenduaren betearaztearen arduradun nagusia dena eta Pablo Muñoz, Habitat Sailaren Burua, barrutiaren kudeaketa teknikoaren ardura duenetik bukatuz.

Saileko basozainek bereak egiten dituzte Bertizen
Saileko basozainek bereak egiten dituzte Bertizen

Bertiz Parke Naturala izendatu ondoren, eta Erabiltzeko eta Kudeatzeko Planaren ondorioz Bertizko Patronatoa sortu zen, Gurelur bertan parte hartzen duelarik gaur egun. Partehartze organo hau, Nafarroan dauden guztiak bezala, administrazioak maneiatzen du, bertan dauden parehartzaile gehienak gobernukoak baitira edo ekonomikoki Gobernuaren menpekotasuna dute bere jardueran. Gauzak honela, Patronatoa kontrolpean izan arren, bi urtetan ez zen bilera bat ere egin, Gurelurrek Ingurumen Sailaren ez betetze hau salatu zuelarik Arartekoari. Bi urte horietan hainbat ekintza egin dira Bertizen, batzuk ingurumenarentzat kaltegarriak izanik, eta Patronatoan landu behar zirenak, legeek dioten moduan. Orain, urtero bilera bat egitea lortu arren, power point bat ikustea eta urtean zehar egin diren ekintzak nola egiten diren kontatzea edo egiteko dauden besterik ez digute egiten, partehartze murriztua geldituz, Patronatoaren legedia ez dela betezen, ezin baitugu ezer ez landu edo proposatu gure aldetik.
 
Babesgune honetan abian jartzen diren ekintza guztiak Patronatoan landu behar dira, legeak kontsulta organo moduan daukalako eta legea betetzen dela behatu behar baitu gizarte partehartze mahaia baita. Bertan dauden ondasun ekolojikoen mantenua eta bermatzea ere da bere lana, garapen sostengarria bultzatuz, bai bere barnean, bai Parkearen ingurunean, aurrekoa betetzeko egin behar diren lan guztiak aurrera eramanez.
 
Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Sail Kontseilaritzaren arduradun politikoek, errespeto gabe egindako kudeaketa Erdiaroko Jauntxoak bailiren eta Bertiz bere Foru kortijoa balitz bezala aurrera eramten dute.
 
Kortijo kudeaketa honen azken adibidea Ingurumenaren arduradun politikoek Sailaren funtzionario batzuei ehizatzeko emandako baimena izan da, bere probetxurako egindako animalia sarraskiak Bertiz Parke Natural babesgunean, non edozein motako ehiza debekatuta dagoen. Horretarako hautsi dute 2/1993 Foru Legea, martxoaren 5ekoa, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzkoa, eta Administrazio Prozedura Legearen 53. eta 54. artikuluak, fiskaliak onartutako hausturak guztiak.
 
Gurelur bakardadean bere lanean jarraitzen du, Bertizen legedia berrezartzeko, Ciga jaunaren azken nahiak betetzeko, eta barruti hau nafar guztiena benetan izateko eta ez bakarrik gune hau gaizki kudeatzen duten funtzionario txar horiena.

Zirkularra - Gurelurren Aldizkaria - Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua - chandrios en euskera - Mapa Web - Diseñador Web Diseño web profesional