Aldaketaren Gezurrak Nafarroan · GURELUR

GURELUR - Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@gurelur.org
Diru asmorik gabeko erakundea
Fundazio urtea: 1991
Jarduera eremua: Nafarroa

Hosting por Logo Dinahosting

Estás en: Inicio » Euskara » Ingurune gaiztakeriak » Aldaketaren Gezurrak Nafarroan

Aldaketaren Gezurra Nafarroan

Ingurugiro kudeaketan ez da ezer aldatu
Ingurugiro kudeaketan ez da ezer aldatu

Gurelurko eguneroko gauzen jarraitzaleak zaretenek badakizue behin eta berriro salatu dugula oraingo Gobernua eusten duten taldeek -Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal duguk eta Ezkerrak- aldaketaren gezurra erabili dutela gure botoa lortzeko. Argi utzi dugu gure salaketetan Ingurugiro Sailaren organigrama osoa mantentzearen zergatia ez genuela ulertzen eta beharrezkoa zela aldaketa ingurugiro nafarraren kudeaketa egokian lan egin nahi bazuten, langileeek beraiek Garapen Basatia eta Ingurugiro Saila deitzen baitzuten.
 
Orain, Ingurugiro Saila hartu zutenetik hilabeteak pasa eta gero, argi eta garbi dago zergatik eutsi dituzten bere postuetan ezin okerragoak diren pertsonai hauek: azken urteotan nafar biodibertsitateak pairatu duen kaltearen erantzunkizuna duen kudeaketa egiten jarrai nahi dutelako. Pertsonai ezin hobeak aukeraru dituzte horretarako. Aurreko kudeatzaileekin ezberdintasuna oraingo Sailaren buruzagiek nafar gizarte iritzia engainatzen saiatzen direla da, elkarrizketaren alde, kontserbazioaren alde eta ingurugiroa babesten duten legeen alde daudela esanez, horretarako bere komunikabide ezaguna eta bahituak dituzten beste batzuk erabiltzen dituzte. Publizitate instituzionala duen indarra halakoa da!
 
Nafarren bozkek kudeatzaile txar hauek erantzunkizuna duten bere karguetatik  botatzen dituztenean, photocallekoak bezala ezagutuko ditugu. Saila hau aurreko Ingurugiro Sailak gainditzen ditu horrelako ahaleginetan, publierreportaienetan. Publierreportaiak egitea ez da bidezkoa herritarrei ingurugiroagatik egiten ari dena beharrezkoa eta ona dela esateko gezurra bada, nafar naturaren egiten ari den kudeaketa kaltegarria bada, manipulazio hutsa baizik bada jasaten duguna.
 
Ingurugiro Sailan gertatzen ari denaren ardura kargu horiek onartu dituztenarena da, Gobernuak agintzen diena egiteagatik eta Gobernua eusten duten gainontzeko taldeek ere bere erantzunkizuna dute -EH Bilduk, Ahal duguk eta Ezkerrak- zeren eta gertatzen ari dena ezagutu arren ixiltzen dira eta aldaketaren alde ilusioz bozka zutenak traizionatzea uzten dute. Lotsa apur bat ere geldizen bazaie nafar ingurugiroarekin gertatzen ari denaren arduradunei, berehala dimititu behar dute.

Zirkularra - Gurelurren Aldizkaria - Eraztuntze ikastaroa udazkena/negua - chandrios en euskera - Mapa Web - Diseñador Web Diseño web profesional