|
Orreaga
Hegazti Migrazio Zentrua
|
Zentrua
1994. urtean ireki zen, 200m2ko eraikina da non 50m2ko
hegazti migrazioari buruzko erakusketa ireki da. Eraikin honek laguntza
eskeintzen du migrazioarekin eta prepiriniar ekosistemarekin lotutako
beste ihardueretan, bertako lepoetan migrazioa zuzenean ikustea edo natura
ezagutzeko irteerak Zentruaren ingurunetan egiten dira adibidez.
Guztiz
doan irekita dago Zentrua uztailaren hasieratik, miru beltzen migrazioa
ikusten hasten denean, azaroaren bukaerararte, migrazioa bukatutzat ematen
denean.
Zentruaren
kokapen estrategikoak, Ibaņeta Gaina errepidearen metro gutxira -Donejakue bidearen lekuen artean garrantzitsuenetariko bat aurkitzen den
lekuan-, adin eta egoera fisiko guztiko pertsonen etorrera baimentzen du.
Piriniar
migrazioaren zati garrantzitsua Ibaņeta lepotik bideratzen da, arrazoi
hau dela eta pertsona ugarik aukeratzen dute hegaztien migrazioa ikusi eta
behatzeko.
|
 |
 |
 |
50m2ko
erakusketak panelen bidez migrazio fenomenoa erraz eta argi irakasten du,
Nafarroak jokatzen duen papera nazioarteko maila duen gertakizun honetan,
hegazti hauek dituzten arazoak eta gure Komunitatean hegazti hauen
onurarako egiten diren lanak. Panel hauek osotzen dituzte bertako eta
migratzaile hegaztien hegan eta geldirik berezko neurriko maketek.
Ingurune heziketan eta migrazioan adituak diren biologoak daude.
Kokapen
geografikoa dela eta, etortzen den jendearen zati haundia Europear
Batasunekoa da (frantziar, ingeles eta alemandarrak batez ere). Harrera
egokia emateko panel eta horrien testuak ingelera eta frantseseran eginak
daude, Nafarroako hizkuntz ofizialetaz gain. Erakusketak liburutegia du
ere, zeinek hainbat hizkuntzetan argitaratutako liburu eta aldizkari
ornitologikoak eskeintzen ditu. Erakusketa irekia dagi goizeko 10retatik
eguneko argia dagoen bitartean. Iharduera hau migrazioaren pean ez
dagoenez egun guztiak dago irekita.
|
 |
 |
Zentruak
eskeintzen du ere behatoki bat, aurreko zelaian edo ingurunetan kokatzen
dena, haizeak nondik jotzen duen arabera. Behatokian, lepo piriniar hau
zeharkatzen duten hegazti migratzaileen ikerketa eta behaketa zuzenean
egin daiteke. Bertan hegaztiak desberdintzen laguntzen duen material
grafikoa dago, eskura daude 10 prismatiko eta 2 teleskopio eta monitoreak
ere badaude pasatzen diren hegazti eta migrazioa orokorrari buruzko behar
diren argibideak emateko. Eskualde hau zeharkatzen duten hegaztien zati
garrantzitsua behatokia kokatzen den lepotik bideratzen dira, bertako
beste lepoetatik, Lindux eta Ortzantzurieta hain zuzen ere,
pasatzen diren hegaztiak behatzeko gailur aproposa izanik.
Hegohaizea nagusi den egunetan ia migrazio osoa lepo honetatik bideratzen
da, altuera baxuan hegan egiten ahize bortitza sahiesteko. Behatokia
abuztuaren azken aldera kokatzen da, behatzailearen egonaldia hegaztien
kopuruak saritzen duenean, azaroaren erdialdera bitarte, kurrilo, antzar
eta iparbeleen saldoek migrazioa bukatzen dela esaten dutenean
|
 |
 |
 |
|
Gurekin
migrazio ikuskizunakin gozatzera etor zaitez. Zure zain gaude!
|
|