Ezagun gaitzazu Migrazio Zentrua Arguedas Estazioa Mirotz Proiektua Eolikoa Amiamoko Kanpaina Ingurugiro  saila Sendatzeko Zentrua Gainontzeko Kanpainak Salmentak Bazkidea egin zaitez Hasiera

Nafarroako zentral eolikoek sortutako heriotza larriak babestutako espezie batzuren populazioak arriskuan jartzen dituzte.

Aitortu behar dugu. Nafarroako zentral eolikoetan gertatzen ari den babestutako espezieen heriotzen aurrikuspena oso urrun zegoen makina hiltzaile hauetan benetan gertatzen ari denarekin. Biologo bati, zein talde ekologista batean egoteko susmagarria ez den, 2000. urtean Nafarroako Gobernaren Ingurugiro Sailak kargatutako ikerketan, espezie babestuen heriotzari buruz aurkitutako emaitzak beldurgarriak dira

Ikerketa hau jaso ahal izateko, GURELURrek kanpoko pertsona batengana jo du, zeren Ingurugiro Sailak, nahiz eta bide desberdinetatik eskatu, ukatu digu, ikerketa bukatua ez zegoela argudio tentelarekin. Ikerketaren emaitzak irakurri ondoren bere jokaera prebarikatzailea, Legez ingurune informazioari daukagun eskubidea ukatzen digutelako, ulertzen dugu.

Emaitzak argi eta garbi frogatzen dituzte zenbait zentral eoliko bateraezinak direla nafarroako ornitofaunaren mantenuarekin. 

Ikerketa hau 2000. urtearen martxoatik 2001. urteko martxoara doa eta gure Komunitatean orain arte eraiki diren 22 zentraletatik 11n finkatzen da. Konkretuki ikertu dira Erreniegakoa, Leitza.Beruetekoa, Gerinda Zerramendiko lau zentral, Alaizko bi, eta Izko zerramendiko Salajones, Oibar eta Izko zentralak. Ikertu diren aerogeneradoreak 400 inguru izan dira.

Lanaren garapenan 141 animalia hilak aurkitu ziren, hegaztiak 138 izanik eta 3 saguzar. Zentralak bisitatu ziren astean behin, hegaztien hegaldiak eta hauek sortutako arriskuaren tasari buruzko behaketak egiten zirelarik. Animalia hilekin saiakerak egin ziren sarratzen sumaketari buruz eta eskualdean hauen iraupenari buruz.

Datu guzti hauekin, ikerketan Winkelmanen formula erabiliz aerogeneradoreek zentral bakoitzan sortu dezakeen benetako heriotza zehazten da. Hil daitezken estimatutako aleen kopurua inon agertzen ez delako, jendea ez izutzeko asmo garbiarekin, ikerketaren datuak oinarritzat hartuz hildakoen kopurua kalkulatu dugu. Ikerketa egin ostean Izko-Oibar, Alaitz eta Gerindako zentral eolikoak haunditu egin dituzte, eta honen ondorioz heriotzen kopurua emendatu da ikertutako zentral bakoitzean. Guzti hau dela eta saguzar hilen kopurua 749 da, 472 harrapariak, hauetatik 443 saiak direlarik, eta 7.185 paseriformeak, guztira 8.406 animalia hilak urtero, bakarrik zentral horietan. Heriotza guzti honi ikerketan sartu ez diren zentralena eta instalazio eoliko hauei lotutako hari elektrikoena batu behar zaizkio.

Ingurugiro Sailak, legez kanpoko eta izengaltzailea den jarrera honekin, zentral eolikoek sortzen duten kalte larria fauna babestuan izkutatzen du.

Lotsagabekeri onartezin honekin, Ingurugiro Kontseilariak prentsaurrekoa egiten ausartzen da, non inoiz ez da esaten heriotz estimatuen kopuruak; non hegaztiek eta saguzarrek eskualdeen egiten duten erabilerari buruzko ikerketen gabezia izkutatzen du; non ikerketaren egileek elektrokuzio eta talka asko gertatzen diren hari elektrikoetan hil diren animaliaren kopuruak zenbatu ez direla esaten dutela izkutatzen du; non desagertzeko zorian dauden espezieak, ugatza eta Bonelli arranoa kasu, hiltzeko arriskua dutela ohartu direla izkutatzen du; non fauna migratzailea instalazio hauetan jasaten dituzten kalte larriak izkutzatzen du; eta, bukatzeko, izkutatzen du zenbait zentral eolikoak gaizki kokatuak daudela hegaztien heriotzak frogatzen duen moduan.

Ingurugiro administralgoak ez ditu haintzakotzat hartu benetako heriotza eta aurkitutako arrisku egoera anitzak iraizteko edo gutxitzeko ikerketan egiten diren gomendioak. Administralgoak, ordea, zentral eoliko berriak baimentzen ditu legezko ondorioak dituen arduragabekeriaz. Horrela, gure Komunitatean fauna babestuaren heriotz baimenduak jarraitzen du.

Espezie babestuen heriotzengatik, GURELURrek aurkeztuko du lehen bai lehen Komunitate Europearran Kexua eta Epaitegian salaketa Ingurugiro Sailaren aurka; delitua bait da ingurune aurkako behin eta berriro gertatzen ari den delitua ezagutzea eta epaitegian ez salatzea, funtzionari publikoek behar duten moduan.

Daramatzan 11 urtetan lehenengo aldiz, GURELURrek komunikabideei biziki eskatzen die energia eolikoaren garapenak Nafarroako ingurunean dituen ondorioak iritzi publikora helaraztea, irizpideak edukitzeko gai honetan, jarrera bat har dezaten.

Taula honetan dauden 22 zentral eolikoetatik 11etan gertatzen diren hegazti heriotzen estimazioa agertzen da. Heriotza honi batu behar zaio gainontzeko zentraletan gertatzen ari dena eta ibili diren eta ibiliko diren urtetik biderkatu behar dugu. 

10 zentral eolikoetan urte batean hildako animalien estimazioa

Zentral eolikoa  Batazbesteko heriotza (alea/aero./urtea) Estimatutako ale hilak
Saguzar hilen estimazioa: 671
Salajones 13,36 440
Izko-Aibar 3,09 231
Alaitz (2 zentral) - -
Gerinda (5 zentral) - -
Erreniega - -
Sai hilen estimazioa: 409
Salajones 8,17 269
Izko-Aibar 0,73 54
Alaitz (2 zentral) 0,62 46
Gerinda (5 zentral) 0,18 26
Erreniega 0,36 14
Harrapariak guztira: 432
Salajones 8,33 274
Izko-Aibar 0,93 69
Alaitz (2 zentral) 0,62 46
Gerinda (5 zentral) 0,20 29
Erreniega 0,36 14
Paseriforme hilen estimazioa: 6.152
Salajones 13,36 440
Izko-Aibar 21,7 1.627
Alaitz (2 zentral) 4,41 330
Gerinda (5 zentral) 8,27 1.199
Erreniega 63,9 2.556
GUZTIRA 7.255