|
GURELURko
horrialde honetan bildutako proiektu eta kanpainak kanpo,
bolondresen denbora asko eramaten duen lana nafar biztanleak
eskatzen dizkiguten laguntzei eta egiten dizkiguten salaketei
jaramon egitea da, ondoren irtenbideak aurkitzeko. Gizarteak,
Ingurugiro Sailak Naturaren babesari eta biztanleei jaramonik
egiten ez diela ikusi eta gero, gure ingurunea jasaten duen
hainbat eraso salatzeko eta Naturaren zenbait ikuspegiei buruz
argibideak eskatzeko guregana jotzen du.
Lan guzti honetaz
arduratzeko tekniko talde baten laguntza daukagu, hauen lana
salaketak behar diren lekutara bideratzea da, SEPRONAra,
Europear Batasunara eta Ebroko Konfederazio Hidrografikora batez
ere, neurri txikian Nafar Gobernura, zeren erakunde honek
paperontzira botatzen ditu gure salaketak.
Biztanleek asko eskatzen
eta eskertzen duten iharduera ingurune heziketa da. Lan honen
barne daude soto eta baso askoren garbiketa lanak, hegaztiak
ikusteko behatokien ezarpena, hitzaldi eta ikastaroak, kabi
kutxak jartzea, eta hedaketa materialaren banaketa. Iharduera
guzti hauetan milaka pertsonek parte hartzen dute, zeintzuk gure
espezie eta eskualdeen babesaren ardura hartzen ari dira.
Iharduera honek garrantzi haundia du gure ekintzetarako laguntza
jasotzeko eta bolondres berriak hartzeko, oso beharrezkoak
direnak ekologista mugimendu murritzan.
Aurrera eramaten ditugun
beste babes kanpainek Mediterraniar Baso eta Sasitza, sotoak,
enarak eta harraparietan datzate. Mediterraniar baso eta
sasitzaren kanpainaren barne San Martin de Unx herriaren
ingurunean dagoen eskualde baten babesa lortu dugu, “El
Boyeral” Erreserba Biologikoa, eta gainera larreen
ezarpenaz, baso birlandaketetaz, bideetaz, gasoduktoetaz eta
bestelako infraestrukturetaz meatxututako landaredi berezi
honetako eskualdeak salbatu ditugu hainbat lekutan. Sotoen
kanpainan irteerak, garbiketak, eta babesarako ekintza
desberdinak egiten dira, modu honetan ekosistema hauek betetzen
dituzten ingurune eta sozial funtzioak eta babesteko beharra
biztanleriari jakinaraztea lortzen dugu. Enar eta harraparien
kanpainekin espezie hauekiko gizartearen errespetua lortzen ari
gara.
|