|
Proiektu eoliko guztien
geldiera eta orain arte ezarritako zentralek sortutako kalteen ikasketa
egitea. Modu honetan infraestruktura hauek nafar Naturan sortzen dituzten
benetako kalteak ezagutu ahal izango dira.
Nafarroan gaur egun
erabiltzen ari den zentral moldea alde batera uztea, aerogeneradoreen
kopurua jeitsiz eta zentralak eskualdearen orografiara, ingurune
balioetara, sozial eta paisai aldaketetara -beste irizpideen artean-
moldatuz eta ez entrepresen interes ekonomikoetara; eskualde lauetan
kokatuz, nahiz eta honek ekoizpenaren jeitsiera ekarri.
Ingurunean duten
eraginaren ikerketa zorrotzak egitea. Entrepresek egindako ikasketak ez
dute funtsik hainbat arrazoiengatik. Modu egokian egiteko denbora
nahikorik gabe egin direla lehenengo arrazoia da, kontuan izanda
autatutako mendietatik pasatzen den migrazioari buruzko datuak sartzen
dituztela.
Legeen betetze ertsia,
batez ere inguruneari dagokionak. Nafar Gobernuak, proiektu eolikoei
oniritzia emateko orduan, ingurunea afektatzen duten iharduerak
erregulatzen dituzten lege guztiak hausten ditu. Dirudienez Nafar
Gobernuarentzat eta honelako energiaren defendatzaile sutsuentzat nafar
Naturaren suntsipena energia eolikoaren onurek konpentsatzen dute.
Energia
eolikoaren ekoizpena lurraldera egokitu eta ez industria elektrikoen
intereseetara. Aurrikusitako 30 zentralak gehiegi dira gure lurraldearen
10.421 km2rentzako, aintzindari gabeko paisaiaren betetzea
sortuko bait dute. Modu berean, Nafarroaren natur balioen zati
garrantzitsu bat suntsituko dute.
|