 |
GURELUR
elkarteak duen Basapiztiak Sendatzeko Zentruan zenbait erakunde eta
herritarrek ekartzen dizkiguten sendatzeko beharra duten animaliak hartzen
ditugu. Animaliak onartzen dira babestuak egon edo ez egon arren,
babestutako espeziei arreta berezia ematen bazaie ere.
Animalien
sarreraren zergatiak anitzak badira ere honako hauek dira
garrantzitsuenak: hari elektrikoen aurkako talkak, errepideetan
harrapatutakoak, pozoiak, aerogeneradoreak, heiza eta hesi arantzadunak.
Ala eta guztiz ere hartzen diren ale gehienak txitoak eta gazteak dira,
lehenak garapena burutu aurretik habitik eroritakoak eta bigarrenak habia
uztean elikagai ezak sortarazitako arazoengatik. Hartutako animalia
gehienak hegaztiak dira, batez ere harrapariak, narraztiak eta ugaztunak
murritzak izanik. |