 |
Labore
soroetan kokaturiko mirotz habiek, uztatzen ez den bitartean, babes ona
dute, harraparientzako laborearen artean izkutuak daudelako. Modu berean
mirotzek harrapakin gehienak nekazal sailetan aurkitzen dituzte,
horregatik habitat hau erabiltzen dute txitatzeko. Baina guzti hau
aldatzen da mirotzentzat uztaroa heltzen denean. Ekaina eta uztaila
hilabetetan, laboreak uztatzen diren urtaroa, habietan oraindik
arraultzeak eta/edo txitoak daude, uztagailuen marrazatatik kaltetuak
suertatzen direlarik.
1989 urtean mirotzen babesarako lanak hasi ziren
Nafarroan. Hasieran mirotz urdinaren babesari bideratuak bazeuden ere,
lehenengo kanpainaren lanetan ohartu ginen mirotz zuria modu berdinean
kaltetua suertatzen zela uztagailuen ihardueragatik.
|
|
Garai
hartan sinisten genuenaren aurka, horren zergatia da espezie honen habi
gehienak labore soroetan ere kokatzen direla. Nafarroan dagoen mirotz
azken espeziea, zingira mirotza, hezegunetako landaredia nagusiki
erabiltzen duena txitatzeko, batzuetan ere nekazal sailak erabiltzen du.
Guzti
hau dela eta, hasierako mirotz urdinaren kanpainak MIROTZ PROIEKTUAn
bihurtu ziren, Nafarroan dauden hiru espezieen babesaz arduratzen delarik.
|
 |
|
Lanak apirilaren
erdialdean hasten dira, mirotzak Nafarroara heltzen direnean, eta abuztuan
bukatzen dira, data hauetan txito guztiek hegan daudelako jada. Gaur egun,
uzta aurretik edo bitartean aurkitzen diren habi guztiak artzai
elektrikoaz babesten dira, hau bait da urte hauetan saiatu ditugun
metodoen artean fidagarriena. Metodo honetan habia artzai elektrikoz
inguratzen da eta elektriko ziztada hartzen dutenean harrapari lurtarrak
habira ez dira sartzen. Kasuen % 90ean arrakastatsua da babesteko metodo
hau. Erabilitako beste metodoa lastoz egindako paka haundiak habiaren
ingurunean paratzea da, soroan bertan badaude. Uztatu gabe utzitako sailak
nekazariei ordaintzen zaie, Labore Kudeaketarako Institutu Teknikoak
egindako tasaketaren ondoren. Errespetatutako laboreen ordainketari mirotz
babesarako lanek sortutako nekeengatik emandako konpentsaketak batzen
dira.
Naturan
gainbizia ezin denean ziurtatu, mirotz txitoak jasotzen dira eta
gatibitatean hazten dira. Ale hauek, 22 egunetako adina dutenean,
“hacking” kaioletara eramaten dira non Naturara itzultzeko prestatzen
dira. Hau lortzen da kaioletako goikaldea irekitzen eta mirotzak hegan
egiten hasten direnean kaioletako elikadura eskuragai utziz, bere aldetik
heizatzen ikasten duten bitartean. Metodo honekin askatutako mirotzei
egindako kontrolak lan honen balioa baieztatzen du.
Proiektu
honen alde garrantzitsua Nafarroako biztanle guztiei kontzientzazio eta
sentsibilizazio lanak helaraztea da, batez ere nakazariei eta ikasleei,
azken hauei haur kartila eta filmina dosierren bidez, zeintzuk doan banatu
dira Nafarroako ikastetxe guztietan.
|
 |
 |
 |
|
Mirotz Proiektuaren
arrakasta, GURELURko bazkideen lanaz gain, nekazari nafarrek proiektuari
eskeintzen dioten ohigabeko laguntasunan datza. Proiektuaren
hastapenetatik, bere soroetan mirotz habi bat aurkitu duten nekazarien
gehiengoak bere babesean lagundu dute, nahiz eta honek neke asko sortu.
Proiektuaren lanek eta emaitzek komunikabideetan oihartzun egokia izan
dute, bai Nafarroan bai estatu mailan ere, eta honexegatik, zalantzarik
gabe, nafar gizarteak hobe ezagutzen dituen harrapariak mirotzak dira.
|
 |
|
Mirotz
Proiektuan salbatu diren mirotz txitoak |
|
|
Urtea |
Zuria |
Urdina |
Zingira |
OSOTARA |
|
1989 |
18 |
18 |
- |
36 |
|
1990 |
12 |
47 |
- |
59 |
|
1991 |
44 |
49 |
- |
93 |
|
1992 |
45 |
47 |
- |
92 |
|
1993 |
31 |
37 |
- |
68 |
|
1994 |
10 |
25 |
- |
35 |
|
1995 |
47 |
47 |
- |
94 |
|
1996 |
27 |
52 |
- |
79 |
|
1997 |
34 |
43 |
- |
77 |
|
1998 |
17 |
36 |
10 |
63 |
|
1999 |
31 |
29 |
1 |
61 |
|
2000 |
18 |
28 |
3 |
49 |
|
2001 |
21 |
40 |
3 |
64 |
|
2002 |
27 |
35 |
- |
62 |
|
2003 |
40 |
16 |
3 |
59 |
|
2004 |
36 |
26 |
2 |
64 |
|
2005 |
27 |
24 |
- |
51 |
|
2006 |
20 |
14 |
- |
34 |
|
2007 |
30 |
16 |
4 |
50 |
|
OSOTARA |
535 |
629 |
26 |
1.190 |
|
|
Mirotz
Proiektuan salbatu diren mirotz txitoak |
|