|
Itoiz
urtegiari
ezlegala eta lotsagabeko laguntza osoa
Ingurugiro Sailak bere
ekologista jokaeran darrai Nafarroako ubidea eta Itoizko urtegiaren
eraiketa lotsagabe laguntzen. Bertan gordeko diren uren helburua urak
hondatzen dituzten lekuetara eramatea da, ingurune aurkako ureztapenak
ezarriz eta golf zelaien ureztapenerako. Ingurne eta gizarte aurkako
atentatu hau legala dela antzemateko 9/96 Espazio Naturalen Legea aldatu
dute. Legea aldatu behar bada, aldatzen da, berdin du, ez dutelako
betetzen.
Castejongo
zentral termikoengatik ezlegal eta lotsagabeko apustua
Ingurugiro Sailaren Zuzendari Nagusia, Jose Ignacio Elorrietak, ezlegal
eta kutsakorrak diren zentral termikoen apustuan, gure Komunitatean
emandako energia eolikoaren garapenaren apustuarekin nafar gizarteari
iruzurra sartu ondoren, zentral termikoen IVArekin sinesgaitza eta
aurkeztezina bere Bioaniztasunaren Plana, edo nola demontre izendatzen den
orain, ordainduko duela esaten du izugarrizko lotsagabekeriaz. Mendiak,
ibaiak eta zelaiak suntsitu ondoren berriztagarriak diren energiak
esplotatzeko, kutsadura sortzen ez dutelarik argudioarekin.
Ibai
nafarren suntsipena
Nafarroaren ibai guztiak suntsitzen ari dira zentral hidroelektrikoen
neurrigabeko ezarpena, dragatuak, bideraketak eta isurketekin. Nafarroako
ibaien natur balioak suntsitzeko era zorrotza ibai parkeak dira, zeintzuk
hiri parketan bihurtzen dituzte ibaiak eta Ingurugiro Sailak ordainduak
eta baimenduak dira. Azken urteotan isurketak eta uherren kudeaketa
txarrarengatik milaka arrai hil dira.
Nafarroako
mendien suntsipena
Nafarroako mendiak, orain
gutxi arte ekologiko babeslekuak gure Komunitatean, errausten ari dira
zentral eolikoen burugabeko ezarpenarekin. Nafarroako Gobernuak eusten
duten Entrepresak eta politikoak pozik mantentzeko dena balio du.
Kudeatzaile txar hauen beste ingurune ekintza gure mendi ohianak baso
monokultibotan bihurtzea da. Honen adibideak Irati eta Kintoaren kasuak
ditugu.
Desagertzeko
arriskuan dauden espezieen erabateko uzketa
Ingurugiro sailak, 2/93
Legea haustuz, ez du Espezie Mehatxatutako Katalogoan agertzen diren
espezien babespen eta berreskurapen plan bat ere aurrera eraman, europear
laguntza zuten hiru izan ezik. Espezie hauetako bi, ugatza eta Bonelli
arranoa desagertzeko arrisku larrian daude Ingurugiro Sailak eoliko
zentralak eta hari elektrikoen ezarpena espezie hauen lur eremutan
baimentzen dituelako eta pozoiak jartzen dutenen aurka ez delako joaten,
GURELUR edo Sepronak salatutako legehausle barkatzera ailegatuz. Legez
kanpoko jokaera honegatik Gurelurrek aurkeztutako salaketatik ihes egiteko
asmoz, 2/93 Legea ordezkatuko duen Legearen aurreproiektutik babespen
planak atera dituzte.
Babestutako
eskualde murritzen erabateko uzketa
Babesgune berriak azken
urteotan ez izendatzeaz gain eta izendatutako urriak ez babestu ondoren,
babesguneak deskatalogatzen eta erasotzen hasi dira Tuterako La Mejana
sotoa kasu eta Bertiz eta Urbasa-Andia parkeak, Larra eta Mendilaz
erretserbak eta bultzatzen duten garapen basatiaren aurrean jartzen diren
beste eskualde babestuak. Zerrendatik at utzi nahi duten urrengo
babesgunea Larra Erretserba Integrala da.
Lurzoru
kutsatuen ezkutapen eta kudeaketaren eza
Nafarroan lurzoruen
kutsadura gertakizun larriak Ingurugiro Sailak ezkutatzen ditu -Lodosako
Inabonos Iruņan, Katazpegi Lesakan, Funvera Beran, Destilados del Norte
Ekain, Luzuriaga Tafallan, etab.- eta gainera hau zigortzeko eta
konpontzeko ez du ezer egiten. Portaera prebarikatzaile honen barne
baimenik gabeko Madrilgo entrepresa batetara Inabonosko lurzoru kutsatuen
bidaltzea. Entrepresa hau zenbait auzibidetan sartua dago zabor pozoitsu
eta arriskutsuen ezlegal eta burugabeko kudeaketarengatik, zeintzuk
zenbait erakunde arduragabe Nafar Gobernuaren moduan bere eskuetan jartzen
dituzte.
Basoen
suntsipena
Saila
honen arrekontuen zati oso garrantzitsua bideratua dago behar ez diren
milaka bideetara, basoen dimilin bidez pozoiketara, sastrakadien
errausketara eta zuhaitzak ateratzera. Honekin politikoak eta zurketariak
pozik mantentzen dituzte. Honen adibide gorria Kintoan daukagu, non
basoaren zati gehiena suntsitu dute, nafar biztanleriaren erdiak edaten
duen uraren kalitatea arriskuan jarriz.
Sailaren
diruaren burugabeko kudeaketa
Kontserbazio
proiektuak, ingurune heziketa, espezie eta eskualdeen kudeaketa, eta beste
ihardueren dirua Viveros y Repoblaciones entrepresara desbideratzen da,
zeinek gure Komunitatean gertatzen
diren ingurune ezbehar askoren ardura du. Horrela lan guztiak % 15a
garestitzen dira eta lehiaketa publikora ez dira ateratzen, bidezkoa den
moduan. Lan hauek Zuzendari Nagusiaren lagunei ematen zaizkie zuzenean,
lan hauek egitako behar duten ahalmena kontuan hartu gabe. Jantoki honetan
elikatzen diren pertsona asko burua makurtu behar dute semaforo
gorriarekin ez nahasteko.
Heiza
eta arrantzaren kudeaketaren eza
Ibaien egoera txarra
GURELURrek salatzen duenean Ingurugiro Sailari laguntzen dioten elkarteei
ematen dizkie honek arrantza barrutien kudeaketa. Heizaren gaian, heiza
ikerketa ez duten kotoetan heiza baimentzea bere uzketak eta kudeaketa
txarrak eramaten du. Honen beste adibideak dira desagertzeko arriskuan
dauden espezieen heiza baimentzea, heiza hesi ezlegalak baimentzea eta
Orbako barruti ezlegal eta suntsitzailea baimentzea eta bermatzea. Argi
eta garbi ezlegala den kontrapasako heizaren baimena azpimarratzekoa da.
|