|
GURELURko
horrialde honetan bildutako proiektu eta kanpainak kanpo, bolondresen
denbora asko eramaten duen lana nafar biztanleak eskatzen dizkiguten
laguntzei eta egiten dizkiguten salaketei jaramon egitea da, ondoren
irtenbideak aurkitzeko. Gizarteak, Ingurugiro Sailak Naturaren babesari
eta biztanleei jaramonik egiten ez diela ikusi eta gero, gure ingurunea
jasaten duen hainbat eraso salatzeko eta Naturaren zenbait ikuspegiei
buruz argibideak eskatzeko guregana jotzen du.
Lan guzti honetaz
arduratzeko tekniko talde baten laguntza daukagu, hauen lana salaketak
behar diren lekutara bideratzea da, SEPRONAra, Europear Batasunara eta
Ebroko Konfederazio Hidrografikora batez ere, neurri txikian Nafar
Gobernura, zeren erakunde honek paperontzira botatzen ditu gure
salaketak.
Biztanleek asko eskatzen
eta eskertzen duten iharduera ingurune heziketa da. Lan honen barne
daude soto eta baso askoren garbiketa lanak, hegaztiak ikusteko
behatokien ezarpena, hitzaldi eta ikastaroak, kabi kutxak jartzea, eta
hedaketa materialaren banaketa. Iharduera guzti hauetan milaka pertsonek
parte hartzen dute, zeintzuk gure espezie eta eskualdeen babesaren
ardura hartzen ari dira. Iharduera honek garrantzi haundia du gure
ekintzetarako laguntza jasotzeko eta bolondres berriak hartzeko, oso
beharrezkoak direnak ekologista mugimendu murritzan.
Aurrera eramaten ditugun
beste babes kanpainek Mediterraniar Baso eta Sasitza, sotoak, enarak eta
harraparietan datzate. Mediterraniar baso eta sasitzaren kanpainaren
barne San Martin de Unx herriaren ingurunean dagoen eskualde baten
babesa lortu dugu, “El Boyeral”
Erreserba Biologikoa, eta gainera larreen ezarpenaz, baso
birlandaketetaz, bideetaz, gasoduktoetaz eta bestelako
infraestrukturetaz meatxututako landaredi berezi honetako eskualdeak
salbatu ditugu hainbat lekutan. Sotoen kanpainan irteerak, garbiketak,
eta babesarako ekintza desberdinak egiten dira, modu honetan ekosistema
hauek betetzen dituzten ingurune eta sozial funtzioak eta babesteko
beharra biztanleriari jakinaraztea lortzen dugu. Enar eta harraparien
kanpainekin espezie hauekiko gizartearen errespetua lortzen ari gara.
|