Sendatzeko Zentrua Migrazio Zentrua Arguedas Estazioa Mirotz Proiektua Eolikoa Amiamoko Kanpaina Ingurugiro Saila Gainontzeko Kanpainak Salmentak Bazkidea egin zaitez Hasiera

Ezagun gaitzazu eta Natura babesten lagundu iezaguzu


GURELUR diru asmorik gabe Nafarroako natur balioen babesa eta zabalkunde lana egiten duen elkartea da. Horrez gain, Europa eta Iberiar penintsulako beste elkarteekin planeta mailan arriskuan dauden espezie eta guneek dituzten arazoak konpontzeko ere lan egiten dugu.

Natur baliabideen arrazoin erabilpena egin behar dugula jakinarazi behar diegu erakunde eta herritarrei; horretarako, gure profesional eta bolondresekin lan egiten dugu hainbat arlotan: natur balioen zabalkundean eta hauek errespeta ditzagula gizartearen heziketan; galtzeko bidean dauden espezie eta eskualdeen babesarako kanpaina eta proiektuetan; inguruneari buruzko legeen eta ingurunearentzat kaltegarri diren proiektuen hobekuntzan eta abar. Gure lanaren jarraitasunak eta zuzentasunak lagundu du Nafarroako gizartearen multzo handiaren kontzientziatzioan eta administralgoek ingurune ikuspegiak kontuan hartzen hasteko.

Herritarrek inguruneari buruz egiten dituzten salaketak eta kontsultei jaramon egitea da Nafarroako gizarteak gehien baloratzen duen lana. Herritarren sentikortasuna handitu egin da naturaren aurkako erasoak emendatu diren neurrian.

 

ˇNafarroatik hasi Natura babesten!

“Nafarroatik hasi” leloaren autaketa gure Komunitatean ikusten dugunaren ondoria da, hemengo jende askok nazioarteko elkarteei ematen diete babesa, eta Nafarroan ere ingurune arazo larriak daudela ahaztuz.

Nafar natura babestu eta zabaltzeko GURELURrek egiten dituen ekintza guztiak bere lana eta kideen eta babestzaileen laguntza ekonomikoari esker da gehien bat. Laguntzarik gabe hainbeste kanpaina egitea ezinezkoa izango litzateke eta gure bila datozen hiritar guztiei ezin izango genieke lagundu, eta honek eragin larria izango luke gure ingurune balioen babesean.

“gure kideen eta egiten ditugun proiektuak babesten dituzten pertsonen dirulaguntzakin dihardugu soilik”

Ingurugiroko Sailak egiten dituen azpijoko eta uzketa guztiak salatzeagatik, lau urtetik hona Nafarroako Gobernuak ez digu utzi diru laguntzetara eta Nafarroako Natura babesteko kontratuetara aurkeztu. Egoera hau gure lanaren aurkakoa zela ematen zuen hasieran, baina ez da horrela izan ordea, askatasuna eta sinesgarritasuna eman digu. Gure ihardueran jarraitu nahi dugu soilik gure kide eta nahi duten pertsonen laguntza eta babesarekin.

Inguruneak jasaten duen hondamenak kezkatzen bazaitu, lagundu dezakezu GURELUR taldeko kide egiten bazara. Zenbat eta gehiago izan, gure Natura hobe babestuko dugu.
Kidea izan nahi baduzu klikatu  x Argibideak