| GURELUR, Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural |
Web Gomendatu | Gogokoenei gehitu |
|
| Fundazio urtea: 1991 Jarduera eremua: Nabarra |
HIZKUNTZA:
|
|
| Migrazio Zentrua Arguedas Estazio Biologikoa Mirotz Proiektua Sendatzeko Zentrua "Soto Bajo" Estazio Ornitologikoa "El Boyeral" Naturgunea Energia Eolikoa Gainontzeko Kanpainak |
Hasiera > Proiektuak > "El Boyeral" Naturgunea
![]() “El Boyeral” Naturgunea Integrala Uxue mendizerraren oinean dago, San Martin de Unx udalerrian. Herri honen hegoaldean dago eta bere 238 hektarea mediterranear basoak eta sasitzak estaltzen dituzte, malda handiko mendi-mazelan kokaturik egonda. Orain dela urte batzuk eskualde osoa nekazaritzarako eta abeltzaintzarako erabilia izan zen eta Zidakos ibai arte bere urak eramaten dituzten trokaz inguratua dago. Mendi Legearen pean Nafarroako Gobernuak gune hau babestu zuen 1992. urtean, Gurelurrek aurkeztutako txosten baten ondorioz. Txosten honetan babesteko beharra agerian uzten zen, bere ingurune ezaugarriak zirela eta. Gurelurri dagokio lur hauen kudeaketa, San Martingo Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Gurelurrek sinatutako akordio baten ondorioz. Eskualde hau babesteko zergatien artean daude bere ekologia berezia eta sasitza eta baso mediterraniarraren atzerapen larria Nafarroan, oso balio eskas ematen dietelako landaredi hau hartzen duten lur hauen kudeatzaileek eta jabeek. Hegaztien artean txinboak dira ugarienak landaredi trinko eta baxuaren artean mugitzen direlarik sagu txikien antzera, non babesa, elikagaia eta txitatzeko lekua aurkitzen dute. Berdantza batzuk ere aurkituko ditugu, kutturlio arruntak eta mokolaburrak, Nafarroan bizi diren artzandobi hiru espezieak, buztanzuri arrunt eta horia, eperra, harkaitz-zozo gorria, urretxindorra eta errekatxindorra, beste txori txikien espezieen artean. Nahiz eta barrundian ez ugaldu, bertan ehiza eskualdea duten harrapariak ere ikusten dira, arrano beltza, arrano sugejalea, zapelatza edo galforroa, miru beltza eta miru gorria, belatz gorria eta hontza handia. |