GURELUR, Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural
Web Gomendatu  |  Gogokoenei gehitu Añadir a Favoritos
Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña  
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@bme.es
   Fundazio urtea: 1991
   Jarduera eremua: Nabarra
HIZKUNTZA:
    Migrazio Zentrua     Arguedas Estazio Biologikoa     Mirotz Proiektua     Sendatzeko Zentrua     "Soto Bajo" Estazio Ornitologikoa     "El Boyeral" Naturgunea     Energia Eolikoa     Gainontzeko Kanpainak
Hasiera > Proiektuak > Energia Eolikoa
Energia eolikoaren ezarpenak
Energia Eolikoa

Energia eolikoaren ezarpenak Nafarroan azken urteotan gertatutako ingurunearen suntsipen  handiena ekarri du eta nafar paisaia hain modu harrigarrian aldarazi du, bere amak ere ez duela ezagutuko mendi guztiak zentral eolikoz betetzen dituzten proiektu guztiak ezartzen direnean. Energia eolikoaren ekoizpena eta sortzen dituen onurak iharduera honetan zerikusia duten entrepresek modu egokian zabaldu dute nafar komunikabide guztietan, baina ez dutena esan, interesatzen zaielako, proiektuek eratorritako kalte larriak ingurune, kultura eta paisaiaren aldetik nafar Naturarentzat.



Energia eolikoaren ezarpenak
Proiektu hauek milioi euro asko mugitzen dituzte, zeintzuk modu egokian banatuak kritika, arazo etiko edo oztopo guztiak ekidin dituzte pertsona eta talde batzuren artean, teorian bere jarrera ekologista edo sozialarengatik gaitzetsi behar zutenak Nafarroan proiektu eolikoak garatzen ari diren modua. Nafar Gobernuak, ekonomikoki sartua Energia Hidroeléctrica de Navarra (EHN) entrepresaren proiektuan, Ingurugiro Saila osoa entrepresa honen zerbitzura jarri du, batzuetan legedia igurtzen eta bestetan argi eta garbi honen gainetik pasatuz, bere proiektuak izan ditzaken edozein arazoa karraskatzeko. Burugabeko berma honekin, noski, Ingurugiro Sailak bere betebeharren zabardura egin du, entrepresa eolikoen industri interesen eskuetan utziz nafar Natura.



El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Kalteak ingurunean

Aurreikusitako zentral guztiak jarri dira edo jarriko dira eskualde menditsuetan. Tontor hauen multzoa gure Komunitatea desberdintzen duen paisai balio garrantzitsuenetarikoa da. Natur eta geografiko paregabetasun hau dela eta, zentralak sortzen dituzten kalteak Europako beste eskualdetan kokatutakoek sortzen dituenekin ezin dira gonbaratu Nafar Gobernuak eta EHN-k egin duten modu interesatuan. Zentral eolikoen eraiketak paisaian kalte larriak sortarazten ditu nafar mendietan; oso higadura larria, lurren mugimendua eta basoen desagerpenarengatik; landarediaren suntsipena; mendien aldaketa latzak eramaten duen aniztasunaren galera; bertako eta migratzen duten hegaztiei kalteak, aerogeneradoreak eta hari elektrikoetan gertatutako heriotzak, eta migratzen ekiditen diete milaka urte erabili duten mendietatik.

Gurelurren proposamenak

· Proiektu eoliko guztien geldiera eta orain arte ezarritako zentralek sortutako kalteen ikasketa egitea. Modu honetan infraestruktura hauek nafar Naturan sortzen dituzten benetako kalteak ezagutu ahal izango dira.

· Nafarroan gaur egun erabiltzen ari den zentral moldea alde batera uztea, aerogeneradoreen kopurua jeitsiz eta zentralak eskualdearen orografiara, ingurune balioetara, sozial eta paisai aldaketetara -beste irizpideen artean- moldatuz eta ez entrepresen interes ekonomikoetara; eskualde lauetan kokatuz, nahiz eta honek ekoizpenaren jeitsiera ekarri.

· Ingurunean duten eraginaren ikerketa zorrotzak egitea. Entrepresek egindako ikasketak ez dute funtsik hainbat arrazoiengatik. Modu egokian egiteko denbora nahikorik gabe egin direla lehenengo arrazoia da, kontuan izanda autatutako mendietatik pasatzen den migrazioari buruzko datuak sartzen dituztela.

· Legeen betetze ertsia, batez ere inguruneari dagokionak. Nafar Gobernuak, proiektu eolikoei oniritzia emateko orduan, ingurunea afektatzen duten iharduerak erregulatzen dituzten lege guztiak hausten ditu. Dirudienez Nafar Gobernuarentzat eta honelako energiaren defendatzaile sutsuentzat nafar Naturaren suntsipena energia eolikoaren onurek konpentsatzen dute.

· Energia eolikoaren ekoizpena lurraldera egokitu eta ez industria elektrikoen intereseetara. Aurrikusitako 30 zentralak gehiegi dira gure lurraldearen 10.421 km²rentzako, aintzindari gabeko paisaiaren betetzea sortuko bait dute. Modu berean, Nafarroaren natur balioen zati garrantzitsu bat suntsituko dute.

Argibide gehiago:

- FAUNARI NAFARROAN KALTE EOLIKOEN TXOSTENA, 2001. URTEA (.PDF Formatua) Get Adobe Reader
© GURELUR, 2009 · Legezko oharra