| GURELUR, Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural |
Web Gomendatu | Gogokoenei gehitu |
|
| Fundazio urtea: 1991 Jarduera eremua: Nabarra |
HIZKUNTZA:
|
|
| Migrazio Zentrua Arguedas Estazio Biologikoa Mirotz Proiektua Sendatzeko Zentrua "Soto Bajo" Estazio Ornitologikoa "El Boyeral" Naturgunea Energia Eolikoa Gainontzeko Kanpainak |
Hasiera > Proiektuak > "Soto Bajo" Estazio Ornitologikoa
![]() ![]() Estazioaren lur saldoetan hezeguneetako zenbait habitat garatzen dira, esanguratsuenak lezkadiak, milazkadiak eta ibaiertzetako basoa. Bertan gehiengoa urtean zehar urez gainezka dauden eskualdeetan hazten den lezka da. Natura-gune honen talde garrantzitsuena hegaztiak osatutakoa da, bai aniztasunean, bai kopuruan. Honen zergatia habitat desberdin ugaritasunagatik da, zeinek eskaera ekologiko desberdin dituzten hegaztien presentzia baimentzen du. Nahiz eta txitatze aroan hegaztien kopurua garrantzitsua izan, lekuak duen harrera ahalmen handia migrazio sasoian du egundoko garrantzia. Lezkadietan, zingirako hainbat espezie txitatzen dute, lezkari arrunta eta lezkari karratxina ugarienak izanik, lertxun espezie batzuk, zingira mirotza eta uroilanda handiarekin. Zuhaitzetan okil txikiak, urretxoriak, lepitzuliak eta beste batzuek bere habiak egiten dituzte. Migrazio eta negu garaian meandroa harrapari hainbat espezieek, amiamokoek, lertxunek eta txoritxoek erabiltzen dute. Lezkadiek neguan zingira berdantzaren lo-gune garrantzitsu bat hartzen dute, espezie hau desagertzeko arriskuan dago eta negutean soroetan uzta ondoren gelditzen diren arroz aleetaz elikatzen da. Estazioan egiten den beste jarduera landarediaren kudeaketa da, mozketa kontrolatuaren bidez, gune batzuetan gehiegi hazi delako uraren eutrofizazioa dela medio. Eutrofizazioak bioaniztasunaren galera ekartzen du, hegaztiekiko harrera ahalmena gutxituz. Ingurune proiektu honek Argetasko Udaletxearen berme irmoa du, estazioa dagoen lurren jabea da, eta Cener Fundazioaren dirulaguntza dauka. |