| GURELUR, Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural |
Web Gomendatu | Gogokoenei gehitu |
|
| Fundazio urtea: 1991 Jarduera eremua: Nabarra |
HIZKUNTZA:
|
|
| Migrazio Zentrua Arguedas Estazio Biologikoa Mirotz Proiektua Sendatzeko Zentrua "Soto Bajo" Estazio Ornitologikoa "El Boyeral" Naturgunea Energia Eolikoa Gainontzeko Kanpainak |
Hasiera > Proiektuak > Mirotz Proiektua
![]() ![]() 1989 urtean mirotzen babesarako lanak hasi ziren Nafarroan. Hasieran mirotz urdinaren babesari bideratuak bazeuden ere, lehenengo kanpainaren lanetan ohartu ginen mirotz zuria modu berdinean kaltetua suertatzen zela uztagailuen ihardueragatik. Garai hartan sinisten genuenaren aurka, horren zergatia da espezie honen habi gehienak labore soroetan ere kokatzen direla. Nafarroan dagoen mirotz azken espeziea, zingira mirotza, hezegunetako landaredia nagusiki erabiltzen duena txitatzeko, batzuetan ere nekazal sailak erabiltzen du. Lanak apirilaren erdialdean hasten dira, mirotzak Nafarroara heltzen direnean, eta abuztuan bukatzen dira, data hauetan txito guztiek hegan daudelako jada. Gaur egun, uzta aurretik edo bitartean aurkitzen diren habi guztiak artzai elektrikoaz babesten dira, hau bait da urte hauetan saiatu ditugun metodoen artean fidagarriena. Metodo honetan habia artzai elektrikoz inguratzen da eta elektriko ziztada hartzen dutenean harrapari lurtarrak habira ez dira sartzen. Kasuen % 90ean arrakastatsua da babesteko metodo hau. Erabilitako beste metodoa lastoz egindako paka haundiak habiaren ingurunean paratzea da, soroan bertan badaude. Uztatu gabe utzitako sailak nekazariei ordaintzen zaie, Labore Kudeaketarako Institutu Teknikoak egindako tasaketaren ondoren. Errespetatutako laboreen ordainketari mirotz babesarako lanek sortutako nekeengatik emandako konpentsaketak batzen dira. Naturan gainbizia ezin denean ziurtatu, mirotz txitoak jasotzen dira eta gatibitatean hazten dira. Ale hauek, 22 egunetako adina dutenean, “hacking” kaioletara eramaten dira non Naturara itzultzeko prestatzen dira. Hau lortzen da kaioletako goikaldea irekitzen eta mirotzak hegan egiten hasten direnean kaioletako elikadura eskuragai utziz, bere aldetik heizatzen ikasten duten bitartean. Metodo honekin askatutako mirotzei egindako kontrolak lan honen balioa baieztatzen du. Proiektu honen alde garrantzitsua Nafarroako biztanle guztiei kontzientzazio eta sentsibilizazio lanak helaraztea da, batez ere nakazariei eta ikasleei, azken hauei haur kartila eta filmina dosierren bidez, zeintzuk doan banatu dira Nafarroako ikastetxe guztietan. Argibide gehiago: |