| GURELUR, Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural |
Web Gomendatu | Gogokoenei gehitu |
|
| Fundazio urtea: 1991 Jarduera eremua: Nabarra |
HIZKUNTZA:
|
|
| Ingurugiro Saila Turismo-ko Saila |
Hasiera > Ingurune Gaiztakeriak > Ingurugiro Saila
![]() Ingurunearen aurkako eraso honen arduradun nagusienak dira Begoña Sanzberro Kontseilaria, Andrés Eciolaza Zuzendari Nagusia, Enrique Eraso, Pedro Zuazo eta Juan José Grau Zuzendariak, eta Saila Buruen artean bere kudeaketa legez kanpokoa eta nazkagarriagatik Jokin Larumbe eta Fernando Alonso. Suntsitzaile koadrila ederra! Hondoren duzue Nafarroako Gobernuaren Ingurugiro Sailaren zenbait suntsipenen zerrenda. Guztiak sartuko bagenitu zenbait “giga” beharrezkoak izango lirateke. Itoiz urtegiari ezlegala eta lotsagabeko laguntza osoa Ingurugiro Sailak bere ekologista jokaeran darrai Nafarroako ubidea eta Itoizko urtegiaren eraiketa lotsagabe laguntzen. Bertan gordeko diren uren helburua urak hondatzen dituzten lekuetara eramatea da, ingurune aurkako ureztapenak ezarriz eta golf zelaien ureztapenerako. Ingurne eta gizarte aurkako atentatu hau legala dela antzemateko 9/96 Espazio Naturalen Legea aldatu dute. Legea aldatu behar bada, aldatzen da, berdin du, ez dutelako betetzen. Castejongo zentral termikoengatik ezlegal eta lotsagabeko apustua Ingurugiro Sailaren Zuzendari Nagusia, Jose Ignacio Elorrietak, ezlegal eta kutsakorrak diren zentral termikoen apustuan, gure Komunitatean emandako energia eolikoaren garapenaren apustuarekin nafar gizarteari iruzurra sartu ondoren, zentral termikoen IVArekin sinesgaitza eta aurkeztezina bere Bioaniztasunaren Plana, edo nola demontre izendatzen den orain, ordainduko duela esaten du izugarrizko lotsagabekeriaz. Mendiak, ibaiak eta zelaiak suntsitu ondoren berriztagarriak diren energiak esplotatzeko, kutsadura sortzen ez dutelarik argudioarekin. Ibai nafarren suntsipena Nafarroaren ibai guztiak suntsitzen ari dira zentral hidroelektrikoen neurrigabeko ezarpena, dragatuak, bideraketak eta isurketekin. Nafarroako ibaien natur balioak suntsitzeko era zorrotza ibai parkeak dira, zeintzuk hiri parketan bihurtzen dituzte ibaiak eta Ingurugiro Sailak ordainduak eta baimenduak dira. Azken urteotan isurketak eta uherren kudeaketa txarrarengatik milaka arrai hil dira. Nafarroako mendien suntsipena Nafarroako mendiak, orain gutxi arte ekologiko babeslekuak gure Komunitatean, errausten ari dira zentral eolikoen burugabeko ezarpenarekin. Nafarroako Gobernuak eusten duten Entrepresak eta politikoak pozik mantentzeko dena balio du. Kudeatzaile txar hauen beste ingurune ekintza gure mendi ohianak baso monokultibotan bihurtzea da. Honen adibideak Irati eta Kintoaren kasuak ditugu. Desagertzeko arriskuan dauden espezieen erabateko uzketa Ingurugiro sailak, 2/93 Legea haustuz, ez du Espezie Mehatxatutako Katalogoan agertzen diren espezien babespen eta berreskurapen plan bat ere aurrera eraman, europear laguntza zuten hiru izan ezik. Espezie hauetako bi, ugatza eta Bonelli arranoa desagertzeko arrisku larrian daude Ingurugiro Sailak eoliko zentralak eta hari elektrikoen ezarpena espezie hauen lur eremutan baimentzen dituelako eta pozoiak jartzen dutenen aurka ez delako joaten, GURELUR edo Sepronak salatutako legehausle barkatzera ailegatuz. Legez kanpoko jokaera honegatik Gurelurrek aurkeztutako salaketatik ihes egiteko asmoz, 2/93 Legea ordezkatuko duen Legearen aurreproiektutik babespen planak atera dituzte. Babestutako eskualde murritzen erabateko uzketa Babesgune berriak azken urteotan ez izendatzeaz gain eta izendatutako urriak ez babestu ondoren, babesguneak deskatalogatzen eta erasotzen hasi dira Tuterako La Mejana sotoa kasu eta Bertiz eta Urbasa-Andia parkeak, Larra eta Mendilaz erretserbak eta bultzatzen duten garapen basatiaren aurrean jartzen diren beste eskualde babestuak. Zerrendatik at utzi nahi duten urrengo babesgunea Larra Erretserba Integrala da. Lurzoru kutsatuen ezkutapen eta kudeaketaren eza Nafarroan lurzoruen kutsadura gertakizun larriak Ingurugiro Sailak ezkutatzen ditu -Lodosako Inabonos Iruñan, Katazpegi Lesakan, Funvera Beran, Destilados del Norte Ekain, Luzuriaga Tafallan, etab.- eta gainera hau zigortzeko eta konpontzeko ez du ezer egiten. Portaera prebarikatzaile honen barne baimenik gabeko Madrilgo entrepresa batetara Inabonosko lurzoru kutsatuen bidaltzea. Entrepresa hau zenbait auzibidetan sartua dago zabor pozoitsu eta arriskutsuen ezlegal eta burugabeko kudeaketarengatik, zeintzuk zenbait erakunde arduragabe Nafar Gobernuaren moduan bere eskuetan jartzen dituzte. Basoen suntsipena Saila honen arrekontuen zati oso garrantzitsua bideratua dago behar ez diren milaka bideetara, basoen dimilin bidez pozoiketara, sastrakadien errausketara eta zuhaitzak ateratzera. Honekin politikoak eta zurketariak pozik mantentzen dituzte. Honen adibide gorria Kintoan daukagu, non basoaren zati gehiena suntsitu dute, nafar biztanleriaren erdiak edaten duen uraren kalitatea arriskuan jarriz. Sailaren diruaren burugabeko kudeaketa Kontserbazio proiektuak, ingurune heziketa, espezie eta eskualdeen kudeaketa, eta beste jardueren dirua Viveros y Repoblaciones enpresara desbideratzen da, zeinek gure Komunitatean gertatzen diren ingurune ezbehar askoren ardura du. Horrela lan guztiak % 15a garestitzen dira eta lehiaketa publikora ez dira ateratzen, bidezkoa den moduan. Lan hauek Zuzendari Nagusiaren lagunei ematen zaizkie zuzenean, lan hauek egiteko behar duten ahalmena kontuan hartu gabe. Jantoki honetan elikatzen diren pertsona asko burua makurtu behar dute semaforo gorri batekin ez nahasteko. Gainera, Fernando Alonsok, Ingurugiro Hezkuntza Sailaren Buruak, jarduera honetan gauden elkarteei zuzendua dagoen dirua, bere inguruko jendeari bideratzen du, nahiz eta hauen jarduera zerikusia ez izan ingurunearekin. Heiza eta arrantzaren kudeaketaren eza Ibaien egoera txarra eta horretan Ingurugiro Sailaren ardura GURELURrek salatzen duenean, Ingurugiro Sailak laguntzen dioten elkarteei ematen dizkie arrantza barrutien kudeaketa. Ehizaren gaian, ehiza ikerketa ez duten barrutietan ehiza baimentzera bere utzikeriak eta kudeaketa txarrak eramaten du. Honen beste adibideak dira desagertzeko arriskuan dauden espezieen ehiza baimentzea, ehiza hesi ezlegalak baimentzea eta Orbako barruti ezlegal eta suntsitzailea baimentzea eta bermatzea. Argi eta garbi ezlegala den kontrapaseko ehizaren baimena azpimarratzekoa da. “Kudeaketa” txar honen mailan Ehiza Legea dago; jangela Forala hornitzeko, tekniko kudeaketaren arrastorik gabe eta beste legeen aurka “zetreria” baimendu dute, Nafarroako espezie babestuen lapurreta ekarriz. Elkarlanen erakundeen bahiketa Politiko txar hauek atsegin ez dituzten salaketak ez entzuteko, bere lege kanpoko jokua eta bestelako benetako txerrikeriak (txerrien barkamenaz) ezkutatzeko, hiritarrek partehartzeko ditugun erakundeak bahitu dituzte. Gurelurren presentzia oztopatu dute, nahiz eta nafar talde ekologista garrantzitsuena izan, gure esrlekuan txoriak harrapatzen dituzten txorizale kaltegarriak jarri dira, Jokin Larunberen laguntzaz, zein Habitat Sailaren Burua eta Zientzi Elkarte baten bazkidea den |