GURELUR, Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural
Web Gomendatu  |  Gogokoenei gehitu Añadir a Favoritos
Manuel de Falla, 8
31005 Pamplona/Iruña  
Tel.: 948 15 10 77 · 606 980 068
gurelur@bme.es
   Fundazio urtea: 1991
   Jarduera eremua: Nabarra
HIZKUNTZA:
    Ingurugiro Saila     Turismo-ko Saila
Hasiera > Ingurune Gaiztakeriak > Turismo-ko Saila
Nafarroan hegaztiak behatu,
Turismo sailaren iruzurra


Turismo sailaren “Hegaztiak Behatu” Kanpaina, administralgoak egiten dituen gainontzekoak bezala, betikoak dirua eraman dezaten eta publizitatearen bila dago egina.

Nafarroan ingurune gaietara bideratuak gaudenok, foru administralgoaren inguruneari dagokion horrelako utzikeri eta burugabekerietara ohituta gaude zoritxarrez.Hala eta guztiz ere, Nafarroako Gobernuaren Turismo Sailaren deia jaso genuenean, bere aburuz, gure Komunitatean hegaztiaren behaketa bermatzeko bideratutako proiektua azaltzeko, baietza eman genien beraiekin elkartzeko, Gobernuren bat noizbait ingurunearekiko onuragarria izango den zerbait  egiteko prest egongo den esperantza baitugu.

Proiektu turistikoa garatzeko lehen bileran, orain “Observar Aves en Navarra” BIRDING NAVARRA deritzatena, hegaztiak behatzeko daukagun gure Orreaga Migrazio Zentroa eta Arguedas Estazio Biologikoari buruzko bi txosten aurkezteko gonbidatu ziguten, bere proiektuan laguntzeko, behar baitituzte horrelako infraestrukturak aurrera eramateko, lehen aipatu dugun proiektuak erakarritako pertsonei behar den moduan arretaz hartzeko.

Turismoko sailak bere hegaztien munduan daukan esperientzia zabalagatik Gurelur deitu zuela pentsatzen genuen, Gurelurko kide batzuk gai honetan trebatuak baitaude 20 urte lan hauetan jardun ondoren, hegazti gaixo eta zaurituaz arduratuz, amiamokoak eta mirotzak bezalako babesa beharra duten espezieak zaintzeko proiektuak martxan jarriz, lehen aipatu ditugun behatokiak, amiamoko behatokiak, hegaztien eraztunketa zientifikoa eta zenbait hegaztien zentsutan parte hartuz.

Turismo sailari txostenak eman ondoren –gure eguneroko nafar ornitofauna babesteko eta ezagutarazteko jardueratik kendutako lan orduak eta dirutza kostatu zutenak- ikusi dugu nola urte baten buruan, Turismoko sailak, dirutzar bat gastatu ondoren, plublierreportaiak ordainduz komunikabide desberdinetan, hainbat ferietan parte hartuz, oso garestiak diren materialak argitara emanez, eta hainbat pertsona eta enpresa kontratatuz, benetakoa ez den saldu nahian, ez du euro bat erez sartu jada martxan dauden behatokietan, non benetan egiten da hegazti behaketa, ez bere mamu bat dirudien proiektuan. Ingurune Saila azken urte hauetan bezala jokatzen dute, iruzurra sartzeko publizitatean dirutzar gastatuz, azpi joko horretan sartuak dauden teknikoei dietak eta bestelako ordainketak eginez, nahiz eta azken hauek jakin saltzen dena gezurra dela eta hegaztien aurka doala hainbatetan.

Horrelako portaerak harridura sortu zigun, eta Turismo Sailaren arduradun politikoei gogorarazi genien bere proiektuan sartu gintuztela eta orain ez geniela ezta bost axola. Hori dela eta, bere portaera zikinean jarraituz, oraingo honetan Ingurune Sailak gauza horietarako dituen ditu laguntzetara bideratzen gaituzte, ziur aski arduragabekeri horrekin gastatzen jarraitzeko, baina bost axola!, gure zergak dira, ez bere dirua. Hau dela eta, Ingurune Sailak, Grau, Eraso eta Alonso jaunek, urte honetan dirulaguntzak sailean bertan erabiltzea erabaki dute, bi Sailak zikintasun argi batekin jokatzen dutelarik. Baina, zorionez, pertsona eta enpresa batzuen laguntzaz, zeinek benetako grina dute naturaren aldeko egiazko jardueretan, gure hegaztiak behatzeko tokiak eskaintzen jarraitzen dugu, orain dela 20 urte moduan. Ez baita emendatu, dirutzar hori gastatu hondoren, Nafarroara hegaztiak behatzeko pertsonen kopurua. Baina emendatu dena jatera gonbidatuak dauden pertsonak foru jantokietan bihurtu diren sailak. Ez dut inoiz hegan egiteko gogo gehiago izan oraingoan baino, hainbeste ustelkeriaz aldentzeko.

Argazki hauetan ikusi ditzakegu Nafarroako Gobernuak erabiltzen dituen beharrezko laguntzaileak bere manipulazio kanpaina zikinak aurrera eramateko. Bekatuan bertan zigorra daramate.
© GURELUR, 2009 · Legezko oharra