Ezagun gaitzazu Migrazio Zentrua Sendatzeko Zentrua Mirotz Proiektua Eolikoa Amiamoko Kanpaina Ingurugiro Saila Gainontzeko Kanpainak Salmentak Bazkidea egin zaitez Hasiera

"Arguedas"Estazio Biologikoa

"El Raso"

 Ingurune Heziketa Ikasgela

Estazio Biologikoaren lur saila “El Raso de Arguedas”-en kokatua dago eta GURELURrek erosi dio Udalari. Bi hektareatako lur sail hau gaur egun bertan ematen den landarediaz -sosa eta lezkadiak- estalirik dago, ez baitago landurik, eta arroz soroetaz inguraturik dago, eskualde honetako gainontzeko lurrak bezala.

Migrazio bidaietan atsedena hartu, negua pasatu, elikatu eta txitatzeko hegazti ugari eta anitzak erabiltzen dituztelako lur sail hauek autatu ditugu Estazio Biologikoa eraikitzeko. Egoera honek hegaztien behaketa edozein urte sasoian zihurtatzen die bisitariei, modu berean ornitologiakin zerikusia duten zientifiko iharduerak, zentsuak, eraztunak jartzea, lurraldearen erabileraren ikasketak eta migrazioa beste batzuen artean, garatu daitezke. Arroz soroetatik gertu Ebro ibaiaren zenbait soto edo ibai basoak daude - Bergara, La Calva eta Ramalete- eta Bardeetako Parke Naturala.

Urtean zehar ikusi daitezken hegatien zerrenda laburran hauek daude: zingira mirotza, mirotz urdina eta zuria, zapelaitza, miru beltza eta gorria, belatz gorria, gabiraia, arrano arrantzalea eta belatz txikia harraparien taldean; lertxun hauskara eta gorria, lertxuntxoak, amiltxori txikia eta amiamoko zuria, lertxun eta kideen taldean; espezie ezberdinetako kaioak; limikolo migratzaile ia guztiak eta Nafarroan txitatzen duten guztiak, hauen artean Zangaluzeek bertan duten kolonia garrantzitsua; paseriformeak ere anitz eta ugariak dira eskualde honetan.

Estazio Biologikoa, urte honetan irekiko dugulakoan gaude, soilik egiten ari da GURELURren dirua eta bolondresen lanarekin soilik eta ezaugarri hauetako antolaketaren eraikuntz alde esberdinetan adituak diren pertsonen laguntzaz. Aurrekoa eta bakarrik asteburuetan lana egin dezakegula, eraikuntza hiru urte baino gehiago kostatzen ari zaigunaren zergatia da, baina bosta axola, emaitzek ahaleginak mereziko dituzte. Orain arte GURELURko 45 kide baino gehiago lagundu dute.

Estazioaren Iharduerak

Estazioan aurrera eraman behar diren ihardueretatik garrantzitsuenetariko bat hegaztien behaketa da. Arroz soroak erabiltzen dituzten hegaztiak behatu daitezke urte sasoi ezberdinetan, hau batez ere behatokitik egingo da. Arroz soroetako hegazti ezagunenak desberdintzeko panelak, prismatikoak eta teleskopioak, eta hegazti eta lurraldeari buruz adituak diren monitoreen argibideak edozeinek dauzkan zalantzak argitzeko, behatokian eskeiniko dira.

Behatokia arroz soroa gehienak ikusteko moduan eraiki da, hauek eta Argetas eta Valtierrako ur zikinak garbitzeko putzuak erabiltzen dituzten hegaztiak sakabanatuak agertzen baitira. Bertan zangaluze txitatze kolonia garrantzitsua dago eta urte osoan zehar limikolo, ahate, lertxun eta kaioen saldo handiak daude. Estaziotik urrun dauden eskualdeak erabiltzen dituzten hegaztiak behatzeko, irteera ornitologikoak egingo dira. Irteera hauek Bardeak eta Ebroko sotoetara zabalduko dira bertako ornitofauna ikusteko.

 "El Raso"

  ingurune heziketa ikasgela

Ingurune heziketarekin zerikusia duten iharduerak eraikuntza eta bere inguruan egingo dira. Ikasgelan bisitariei Estazio Biologikoan egin daitezken iharduerei buruz argibideak emango zaizkie. Ikasgela honetatik behatokira igo daitezke eta Estazioak antolatutako irteerak, bisitak eta beste motatako ihardueretan parte hartu eta erakusketak ikusi.

Ingurune heziketa ikasgelan batez ere arroz soroei - prestakuntza, uztaren bidea, ingurunea, etab.- eta eskualde hau, lurgintza hauei esker, negua pasatu, elikatu eta txitatzeko erabiltzen duen ornitofaunari bideratutako erakusketa egongo da. Bardeak eta Ebro sotoei buruzko panelak ikusgai izango dira, eskualde horiek ornitologiko irteerak eta ingurune heziketa lanetan sartzen baitira. Erakusketa osotuko da bertan txitatzen eta ikusi daitezken hegazti erakargarrienen maketekin. Bisitariek kontsultak egiteko naturari buruzko liburutegia eskura izango du ere ikasgelak. Ikasgela ingurune heziketan adituak diren monitoreen kontura egongo da, zeintzuk bisitariei argibideak eta gainontzeko zerbitzuak eskeiniko dizkiete.