|

|
Gure
herrietako jendeak gehien maite duten espezieen artean amiamoko zuria dago. Bere itxura bereziak eta bere habiak kokatzeko gizakien eraikinak
autatzeak izan dute zerikusia maite honekin. Honen ondorioz amiamokoak
gure kulturaren parte dira, ipui, abesti eta elezaharretan agertuz.
Amiamoko
zuriaren populazioek Espainian, beste babestutako espezieen modura, azken
urteotan egoera zaila jasan dute, zenbait desagertzeko zorian egon
direlarik, gizakiak sortutako arazoengatik.
|
|
Hegazti
enblematiko honen ikerkuntza eta babesean lana egiten genuen pertsonek
populazioaren beherapena elikatze habitaten desagerpenari eta bere habien
suntsipenari zegokiela pentsatzen genuen. Eraikinen -batez ere elizak eta
eraikin publikoak- jabeak eta kudeatzaileak ziren kentzen zituztenak
habiak, aurpegi, hodi eta teilatuetan sortzen zituzten kalteak zirela eta.
Honexegatik
populazioen berreskurapenean interesaturiko pertsonek lan egin zuten batez
ere elikatze eskualdeen babesean eta habi artifizialen ezarpenan. Azken
urteotan amiamoko zuriaren populazioa modu harrigarrian emendatu da, orain
arriskutik kanpo dagoela.
Behin
populazioa egonkortu, espeziearengatik lan egin behar ez zela pentsa
liteke, baino bere populazio emendioak habiak kokatzen dituzten
eraikinetan arazoak sortzen ditu. Arrazoi honengatik espeziearekin lanean
jarraitu dugu, kaltetutako pertsonen erantzun ezkorra, amiamoko
zuriarentzat eratorritako kaltearekin, ekiditeko.
|
 |
 |
|

|
Baina
nahiz eta populazioek egundoko emendioa izan duten, oraindik ere
espeziearen berreskurapena afektatu dezaketen arazoak daude, zeintzuk ez
badira iraizten edo gutxitzen berriro ahal dute arriskuan jarri
populazioak. Amiamokoak kaltetzen dituzten arazo larrienak honakoak dira: bere habietara eramandako lastoa paketatzeko
sokak, zeintzuk
txitoen lepo eta zangoetan korapilatzen dira; hari elektrikoak, hauen
aurka talka egin ondoren edo elektrokutatu ondoren hiltzen baitira;
zabortegiak bisitatu ondoren jandako gauza ezberdinak.
Hari
elektrikoen kasuan entrepresei eskatzen dizkiegu, batzuetan lortzen
duguna, amiamokoen heriotzak detektatzen diren dorre arazotsuetan
aldaketak, elektrokuzio kasu berriak eman ez daitezen. Lastoa
paketatzeko sokek sortutako arazoak ekiditeko nekazariei eta
abeltzainei, argibide kanpaina bat dela medio, eskatzen diegu zelai eta
soroetan soka hauek ez uztea eta herrietan dauden kontendoreetan
sartzea.
|
|

|
 |
Para
Gizartearen
sentsibilitatea esnatzeko zenbait iharduera egiten ditugu amiamokoak eta
bere arazoak ezagutarazteko. Urte guztiak ongi etorria ematen diegu
amiamokoei Tutera eta Iruņan eta eskatzen diguten herri guztietan.
Iharduera hauetan irakasteko materiala banatzen da eta bisitariei
amiamokoak behatzeko tresna optikoak eskeintzen zaizkie. Amiamokoei buruz
ingurune heziketa iharduera hauek egiteko haur kartilak, kartelak,
orritxoak eta irakasteko panelak ditugu.
|
|